Edukira zuzenean joan

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936

hezkuntza-edukia

1925

Franz Roh arte historialariak Nach-Expressionismus, Magischer Realismus. Probleme der neuesten europäischen Malerei (Espresionismoa ondoren errealismo magikoa. Egungo Europako pinturaren ajeak) kaleratu zuen Leipzig-en.

José Ortega y Gasset-ek “La deshumanización del arte y otros ensayos de Estética” argitaratu zuen Madrilen, Revista de Occidente aldizkarian. Saiakera horretan artea gizarte testuinguru batean ikertu behar zela aldarrikatu zuen.

1925eko apirila–urria

Parisko Exposition internationale des arts décoratifs et industriels modernes erakusketari esker, Art Déco mugimendua gerraosteko diseinuen estetikaren adierazle onena bihurtu zen. Alemania ez zuten erakusketara gonbidatu.

1925eko maiatzak 28

Iberiako Artisten Elkartearen (gaztelerazko siglak SAI) lehen erakusketa egin zen Madrilgo El Retiro Erakusketa Jauregian. Horretan Espainiako abangoardiako artistek esku hartu zuten: madrildarrak eta katalanak ez ezik, euskaldunak ere izan ziren, hala nola, Aurelio Arteta eta Valentín eta Ramón Zubiaurre anaiak.

1925eko ekainak 14

Neue Sachlichkeit. Deutsche Malerei seit dem Expressionismus (Objektibotasun Berria: Alemaniako pintura Espresionismoa ondoren) erakusketa ireki zen Kunsthalle Mannheim-en. Erakunde horren zuzendari eta arte-kritikari Gustav Hartlaub-ek antolatu zuen: bertan erakutsi zuen Alemaniako pintura figurazioa berreskuratzen ari zela eta garai hartan gailentzen zen Espresionismoa baztertzen ari zela.

1925eko uztaila

Langile Alemaniarren Alderdi Nazional Sozialistaren kideek estatu-kolpe ematen saiatu ziren1923an, baina porrot egin zuten; ondorioz, Adolf Hitlerri traizioa egotzi eta espetxeratu zuten. Horren ostean, Hitlerrek legez kanpoko alderdi nazia berrantolatu zuen, eta haren memorien lehen liburukia argitaratu zen Munichen: Mein Kampf (Nire borroka).