hezkuntza-edukia
1936
- Izenburua:
- 1936
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Alemania | Espainia | Frantzia | Italia
1936ko maiatzak 3
Fronte Popularrak, Stavisky kasuak eragindako istiluen ondorioz koalizio ezkertiarrak, Frantziako Alderdi Komunista, Internazionalaren atal frantsesa (SFIO) eta Alderdi Erradikal Sozialista bildu eta hauteskunde orokorrak irabazi zituen. SFIOren burua, Léon Blum, Frantziako lehen ministro judu eta sozialista bihurtu zen.
1936ko maiatzak 9
Benito Mussolinik Italiako Inperioaren sorrera aldarrikatu zuen hitzaldi batean, lau egun lehenago Etiopiako kapitala, Addis Abeba, indarrez hartu eta gero; 1941 arte italiarren esku egon zen.
1936ko uztailak 17
Francisco Franco jenerala altxamendu militar baten buru izan zen Maroko espainiarrean eta horrek Espainiako Gerra Zibilaren hasiera ekarri zuen (1936–39).
1936ko abuztua
Alemaniak XI.Udako Olinpiar Jokoak hartu zituen Berlinen; nazismoaren handitasuna erakusteko asmoz antolatu zituen.