hezkuntza-edukia
1923
- Izenburua:
- 1923
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Alemania | Espainia | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa | Novecento
- Aipatutako artistak:
- Funi, Achille | Oppi, Ubaldo | Sironi, Mario
Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman eta diktadura ezarri zuen. Egoera politikoa egonkorra izan zen luze, baina 1930ean dimisioa aurkeztu behar izan zuen krisialdi politikoa zela eta; alabaina, Alfontso XIII.ari izen ona kendu zion eta, hartara, Bigarren Errepublika ezarri zen (1931–36).
1923ko martxoak 26
Italiako Novecento taldearen erakusketa bat, Il Duce-ren iruzkinak zituena, ireki zen Milango Galleria Pesaro-n. Taldea 1922an sortu zuen Margherita Sarfatti-k, arte-kritikari, mezenas eta Benito Mussoliniren neskalagun judutarrak, eta horren parte izan ziren, besteak beste, Achille Funi, Ubaldo Oppi eta Mario Sironi.
1923ko azaroak 15
Alemaniak moneta berria jaulki zuen, Rentenmark-a, aurreko Papiermark baten bilioi baten baliokidea. Ez zen erabilera legaleko dirua izan, baina erabili egin zen inflazioaren krisiaren gorengo unean; izan ere, gerraondokoan etengabe hasi zen inflazioa.