Edukira zuzenean joan

Richard Serra: Denboraren materia

hezkuntza-edukia

Altzairua eta bere ezaugarriak

Izenburua:
Altzairua eta bere ezaugarriak
Erakusketa:
Richard Serra: Denboraren materia
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta teknologia | Materialak | Zientzia eta Teknologia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Serra, Richard

Altzairua burdinazko aleazioa da. %0,08 baino gutxiagoko karbono-edukia du, eta beste elementu batzuk gehitzen zaizkio, besteak beste, nikela, kromoa, manganesoa, silizea edo banadioa. Bere propietateak tratamendu termikoei, manipulazio mekanikoari edo aleazioari esker egokitu daitezke.

Altzairu-mota desberdinak daude, aleazioa osatzen duten elementuen eta dagozkien proportzioen arabera:

KARBONO-ALTZAIRUA Altzairuaren %90 baino gehiago mota honetakoa da. Oro har, ez du aleazioa osatzen duten elementuen gutxieneko kantitate espezifikorik, eta karbonoa ez diren beste elementu batzuen arrastoak besterik ez ditu, esate baterako silizio, manganeso, kobre, sufre eta fosforoarenak.

ALEAZIO-ALTZAIRUA Halako altzairuek elementu jakin batzuen proportzio espezifikoak dituzte, karbono-altzairu arrunta baino hobeak izatea
eragiten dutenak.

ALTZAIRU HERDOILGAITZA Altzairu herdoilgaitzak, duten kromo-edukiagatik bereizten dira karbono-altzairutik eta, zenbaitetan, nikel-altzairutik. Karbono-
-altzairuari kromoa gehitzean oxidazioarekiko eta orbanekiko erresistentzia handiagoa lortzen du; kromo-altzairu herdoilgaitzari nikela gehituz gero hobetu egiten dira altzairuaren propietate mekanikoak. Altzairu herdoilgaitzak korrosio faktoreekiko erresistentzia handia du, esate baterako uraren, airearen, azidoaren eta metal alkalinoen eraginpean, kromo-oxidoak geruza garden bat sortzen baitu gainazalean, babesteko balio diona. Altzairu herdoilgaitz maila desberdinak daude, baina guztiek dute gutxienez %10eko kromo-edukia eta propietate espezifikoak lortzeko gehitzen zaizkion beste elementu batzuk.

ALTZAIRU HERDOILKORRA Erresistentzia handia du korrosio atmosferikoaren aurrean; bere konposizioak kobrea, kromoa, nikela, fosforoa, silizea eta molibdenoa ditu. Oxidazioarekiko erresistentzia handia du, eta kanpoan dagoenean oxido-geruza itsasgarria sortzen du gainazalean, oso pikor finekoa eta marroi-purpura kolorekoa, azpiko altzairua babesten duena.
Zazpi edo zortzi urteren buruan kolorea grisetik laranjara alda daiteke,
uraren kondentsazio, ebakuazio eta lurruntze baldintzen arabera. Anbar kolorea hartzen duenean, tonua marroi ilun bihurtzen da, eta oxidazio prozesua amaitzen da. Altzairua xx. mendearen hasieran erabili zen lehen aldiz eskulturan, eta dituen nolakotasun espresiboei eta estetikoei esker, artista ospetsu askok erabili izan dute.

ALTZAIRUA MATERIAL KONPOSATU GISA Altzairuzko xaflak prozesu termiko edo elektrolitiko bidez estal daitezke, korrosioaren aurkako substantzia bat gehituz. Gehien erabiltzen den materiala zinka da, eta bi prozesuen bidez aplika daiteke. Zinkez estalitako altzairuari “altzairu galbanizatua” deitu ohi zaio. Altzairua estaltzeko sarritan erabili ohi den beste material bat eztainua da, eta elektrolisi bidez aplikatzen da. Eztainuzko geruzak enbalajeetan erabiltzen dira, adibidez edari-latetan eta aerosoletan. Estaldura organikoak ere (pintura, plastikoa) zinkezko geruzaren gainetik aplika daitezke.