Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

hezkuntza-edukia

Rauschenberg Overseas Culture Interchange (ROCI)

Izenburua:
Rauschenberg Overseas Culture Interchange (ROCI)
Erakusketa:
Robert Rauschenberg: Gluts
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta kultura | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Bideoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Rauschenberg, Robert

“Esku hartuko duten herrialdetan egingo diren edo horiek iturri duten hainbat baliabidetako lanen aukeraketa izango da eta datorren egoitzara bidaiatuko du. Hala, hasierako corpusa etengabe aldatuko da eta aldi berean katalizatzaile gisa jardungo du, erakusketa izatea eta gertatzea posible egingo baitu”.—Robert Rauschenberg, Tobago Statement, ROCI 1984

Bere ibilbidean zehar Robert Rauschenbergek maiz bidaiatu zuen eta artea eta bizitza batzen zuten proiektu askotan esku hartu zuen. Jadanik 1959an esan zuen: “Pinturak artea eta bizitza lotzen ditu. Ezin ditugu ez bata ez bestea gauzatu. (Bien arteko aldean lan egiten saiatzen naiz)”. Gizartearekiko zuen konpromisoak adierazle bikainena izan zuen ROCI (Ozeanoaz haraindiko Rauschenberg kultura-elkartrukea) proiektuan; horren filosofia nagusia zen kulturen artean komunikazioa eta ulermena sustatzea. Proiektuan berariaz esku hartu zuten garatzeko bidean zeuden herrialdeek, gobernu totalitarioen agindupean zeudenek eta AEBrekin harreman gutxi zutenek.

Hasieran 22 herrialdetan aurrera eramatekoa zen proiektua baina azkenean 11 herrialdetan baino ez zen gauzatu, ordena kronologikoaren arabera, honako hauetan: Mexiko, Txile, Venezuela, Txina, Tibet, Japonia, Kuba, Sovietar Batasuna, Ekialdeko Alemania, Malaysia eta AEB. Proiektu pribatua izan zen —artistak jarri zuen beharrezko diru guztia— eta egoitza bakoitzean Rauschenbergek eta herrialde horretako zenbait pertsonek artelanak sortu zituzten; lan horietako batzuk lankidetza zuten oinarri, gainera. 1991n ROCI proiektuan zehar sortutako edo hura iturri izanik egindako askotariko lanak —pinturak, bideoak, collageak eta abar— bildu ziren erakusketa batean, Washingtongo National Gallery of Art-en.