Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: Gluts

hezkuntza-edukia

Elkartzeak eta lankidetzak

“Nire jardun artistiko osoa besteekin lan egitera bideratu da”... “Nik neuk gustuko dut lankidetzak ematen duen kontaktu sentsuala. Ideiak ez dira jabetza pribatua. Lankidetzan baloratzen duzu beste pertsonaren enpatia, egiten ari zarena ondo ulertzen duela. Hala, elkarrekin, txoko sakonetara hel gaitezke, estudioan bakarrik lanean bageunde, ateak itxirik, aurkituko ez genituzkeenak”. —Robert Rauschenberg

Bere ibilbide emankorrean zehar aipatzekoak dira dantza, musika eta performance alorretako beste ekintzaile batzuekin lankidetzan gauzatu zituen lanak. Diziplina horien arteko lankidetzek argiztapen, soinu eta mugimendu arloetan teknologia berriek eskaintzen zutena ezagutzeko aukera eman zion. Gerora horiek erabiliko zituen aurkitutako materialekin egin zituen muntaietan, material horiei bizitza berri bat emateko.

Ondoren hainbat diziplinako sortzaileekin aurrera eraman zituen lankidetzen berri emango dizugu.