Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

hezkuntza-edukia

Musika eta artea [I]

Izenburua:
Musika eta artea [I]
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Artea eta hezkuntza | Artea eta musika | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Musika
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Antzeko elementuak aurki ditzakegu artisten eta musikarien lan-dinamiketako ikaskuntza- eta sortze-prozesuen alderdi desberdinetan. Funtsezko hiru aspektutan laburbil daitezke:

- Artista ideia bat esperimentatzera eramaten duen motibazioa edo arrazoia, galdera baten erantzun gisa ere ager daitekeena.

- Obra produzitu edo gauzatzeko erreminta edo tresna bat erabiltzea: argazkilariak kamera erabiltzen du, musikariak instrumentua.

- Azkenik, egindako obra publikoarekin partekatzen da: orduan osatzen da prozesua eta orduan sortzen dira gai berriak; horrek bidea ireki diezaioke sorkuntza berri bati.

Thomas Struth-ek bi prozesuak uztartzen ditu, eta interes bizia erakusten du publikoaren esperientzia kolektiboarekiko, erakusketa bat bisitatzen denean edo kontzertu batera joaten denean esaterako. 2011n Musika hezkuntza-proiektua garatu zuen, Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen museoan egindako bere erakusketa bati lotua. Esperientzia horrek bide eman zion pertzepzio bisualaren eta akustikoaren arteko interakzioa aztertzeko, eta artearen kausa-efektuzko harremana arakatzeko aukera eman zien bisitariei.