Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

hezkuntza-edukia

Errepikatzen diren gaiak [II]

Izenburua:
Errepikatzen diren gaiak [II]
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Artea eta musika | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Bere erakusketak antolatu eta argazkien azken konposaketa erabakitzerako unean, musika-analogia bat ere erabiltzen du Struth-ek:

“Askotan pentsatzen ditut erakusketak musika-piezak bailiran: gaiak, bariazioak eta kontrasteak dauzkate. Erakusketa-espazioan lasaitasunezko eta mugimenduzko uneak egon behar dira, banatuak”.

Artistak, gainera, honako hau ere baieztatu du:

“Ez nago ziur berriz kaleko eszenen argazkirik egingo dudan, ezta oihaneko argazkirik ere. Museoetan ere ez dut berriz lanik egingo, eta, ziur aski, teknologiari buruzko argazkiek ere bere amaiera izango dute momenturen batean. Familia-erretratuak ordea... familiak beti dira oso interesgarriak”.