Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

hezkuntza-edukia

Musika eta artea [II]

Artistak berak adierazi zuenez:

“Ikusteko ezer ez dagoen toki batean, ia fraideziega antzeko batean, gure musika-hautaketa jartzea laborategiko esperimentua da niretzat. Arteaz daukagun ideia birpentsatzeko aukera ematen digu; hunkitzeko aukera ematen dio bisitariari ongi definitu eta babestutako pertzepzio-gune batean. Hori horrela, Piet Mondrian-en edo Max Ernst-en lan baten aurrez aurre zauden hurrengo aldian, baliteke artearen ikuskera espontaneoagoa izatea musika entzun ondoren, gainerakoek uste dutena edo artistak bere garaian izandako intentzioa edozein direla ere”.

Begiratu orain gailu hauei: zure musika-pieza propioak esperimentatu eta konposatu ahal izango dituzu horiekin, aplikazio desberdinak erabiliz. Arretaz begiratu pantailan agertzen diren elementu bisualak, eta aukeratu eta ukitu arreta gehien ematen dizutenak. Irudi bakoitza musika-nota bati lotua dagoenez, sakatu nahi adina aldiz “nahierako” melodia bat sortu arte. Nola sentitzen zara? Zergatik aukeratu dituzu irudi horiek zehazki? Struth-ek behatu egiten du etengabe, eta behin eta berriz eragiten dio kliskagailuari nahi duen berariazko irudia lortu arte.

Anitzak dira arte bisualen eta musikaren arteko konexioak; elkar osatzera irits daitezkeen diziplina bi dira, Vasily Kandinsky-k bere Espirituala artean (1911) idazkian uste zuen bezala. Izatez, asko dira arteaz edo musikaz hitz egiteko berdin-berdin erabil daitezkeen hitzak. Begiratu inguruan duzun pentagramari.