Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

hezkuntza-edukia

Didaktika [1513-1676]

Izenburua:
Didaktika [1513-1676]
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Historia | AEB | Britainia Handia | Esklabotza

1513
Ponce de León-ek egun Floridako lurrak direnak esploratu zituen.

1607
Maiatzak 14: 104 kolono iritsi ziren Europatik eta Jamestown, Mundu Berriko lehenengo kolonia ingelesa, fundatu zuten Virginian.

1609
Henry Hudson-ek, Ekialdeko Indiako Konpainia Holandarrarentzat lanean ari zela, bere izena hartuko zuen ibaia nabigatu eta esploratu zuen.

1619–20
1619ko uztailak 30: Virginiako Burgesen Ganberak Amerikan aukeratutako lehenengo legebiltzarraren irekiera-saioaren deialdia egin zuen.

1619: bi pirata ontzik, Treasurer (britainiarra) eta White Lion (holandarra), lehenengo esklabo afrikarrak deskargatu zituzten Amerikan.

1620ko irailak 26: Mayflower ontzia Plymouthen, Massachusettsen, lehorreratu zen 102 lagunekin.

1626
Peter Minuit-ek Manhattan uhartea erosi zien hirurogei florinen truke (24$) indiar amerikarrei.

1652
Rhode Islandek kolonietan esklabotza ilegaltzat deklaratzen zuen lehenengo legea atera zuen.

1675–76
Koloniek indiar amerikarren aurka historian inoiz izan den liskar odoltsuenetakoa bizi zuten Ingalaterra Berrian Philip erregearen gerran, Wampanoag tribuko buruzagiaren izena zela eta hala deitutakoan.