Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

hezkuntza-edukia

Kulturaniztasuna eta globalizazioa [1982-2006]

Izenburua:
Kulturaniztasuna eta globalizazioa [1982-2006]
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Historia | Gerra | Afganistango gerra | Irailaren 11 | Kultura eta globalizazioa | AEB | Irak | Indarkeria | Zientzia eta Teknologia

1982
Time aldizkariak, “urteko pertsona” izendatu zuen 1981ean aurkeztutako IBMren PCa.

Uztailak 27: lehen aldiz erabili zen “HIES” terminoa (Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea).

1986
Urtarrilak 28: Challenger hegalari espaziala lehertu zen eta bertan zihoazen zazpi astronautak hil ziren.

Azaroa: Iran-Contra kasua argitara atera zen, eta Reagan-Bush administrazioak Irani armak saldu eta bildutakoa Contrari (Nikaraguako gerrilla antikomunista) bidaltzeko akordioa ezagutu ahal izan zen.

1987
Urriak 19: Burtsako balioek behea jo zuten Astelehen Beltzean, ordu batean %23 inguru jaitsiz.

1989
Martxoak 24: Exxon Valdez petrolio-ontziak Prince William Soundeko (Alaska) Bligh arrezifearen kontra jo zuen eta 37.000 tonatik gora petrolio gordin isuri zituen.

1990–91
Estatu Batuak Pertsiako Golkoko gerran sartu ziren, Iraken aldetik Kuwaiten inbasioari aurre egiteko.

1991
Komunikabideek polizia agenteak Rodney King jipoitzen erakusten zuen bideo bat hedatu zuten. Gertaera horrek kaleko borroka eta poliziaren jarrera bortitzaren aurkako protesta publikoak ekarri zituen.

1992–93
1992ko abenduak 4: George Bush presidenteak indar amerikarrek Somaliara kaltetuentzako laguntza bidaliko zutela hitz eman zuen.

1993ko otsailak 26: terroristek bonba-auto bat leherrarazi zuten World Trade Center-eko sotoan.

1993: Bill Clinton presidenteak tropa amerikarrak erretiratu zituen Somaliatik, Mogadiscioko borrokaldian (urriak 3–4) 18 amerikar hil ondoren.

1995
Apirilak 19: Oklahoma Cityn lehertutako bonba batek eraikin federal bat suntsitu zuen eta 168 pertsona hil zituen.

1996
San Jose Mercury News egunkarirako artikuluetan, Gary Webb kazetariak Reagan-Bush administrazioaren arteko loturak salatu zituen, baita crack-a eta kokaina Los Angelesko erdihegoaldean sartu izana ere.

1998
Bill Clinton presidentea Ordezkarien Ganberak akusatu zuen, ez ordea Senatuak, bekadun batekin izan zuen jarrera okerraren ondorioz zina hausteagatik.

1999
Apirilak 20: bi nerabek hamabi ikaskide eta irakasle bat hil zituzten, euren buruaz beste egin aurretik, Coloradoko Columbine Institutuan.

Honda etxeak aurreneko auto hibridoa merkaturatu zuen AEBn.

50.000 eta 100.000 arteko pertsona mobilizatu ziren Munduko Merkataritza-Antolakundearen aurka Seattleko kaleetan.

2000
Abenduak 13: George W. Bushek garaitu egin zuen Al Gore lehendakaritzarako hauteskundeetan (azaroak 7), herriaren botoa azken honentzat izan bazen ere.

2001
Irailak 11: terrorista talde batek merkataritzako lau hegazkin bahitu eta leherrarazi egin zituen World Trade Center suntsituz eta Pentagonoan kalteak eraginez.

Urria: Estatu Batuek Afganistan inbaditu zuten irailaren 11ko erasoen egile izan zirela errebindikatu zuen Al–Qaeda talde fundamentalistaren eta Osama Bin Laden liderraren bila.

2002–03
2002: Segurtasun Nazionalaren Departamentua sortu zen.

2002ko otsailak 21: Bush presidentea Txinako Jiang Zemin presidentearekin bildu zen Pekinen, Txina Munduko Merkataritza Erakundearen eskubide osoko kide izateko onartua izan ondoren.

2003ko martxoak 20: Estatu Batuek Irak inbaditu zuten suntsipen handiko armak zituelako aitzakiarekin.

2004
Abu Ghraib kartzelako torturen eskandalua nazioarteko hedabideetan zabaldu zen, Estatu Batuek Iraken egin nahi zuten “misio demokratikoa” deitutakoa zikinduz eta gerraren aurkako sentimendua areagotuz.

Azaroak 2: George W. Bush presidenteak berriro irabazi zituen hauteskundeak.

2005
Abuztuak 29–30: Katrina urakanak Mexikoko golkoko mugakide diren estatuak suntsitu zituen. New Orleans babesten zuten dikeak haustean, hiria erabat suntsituta geratu zen eta ia bi mila pertsona hil ziren. Kritikek gobernuari bota zioten errua, larrialdi egoeran erakutsitako kudeaketagatik, ingurumen-politikagatik eta pobreziagatik eta langabeziagatik.

2006
Warren Buffet-ek iragarri zuen hogeita hamar mila milioi dolar emango zizkiola Bill and Melinda Gates Foundation-i, Estatu Batuetako erakunde filantropiko handienari.

Azaroa: Alderdi Demokratak Kongresuaren kontrola bereganatu zuen legealdiaren erdian izan ziren hauteskundeetan: ondorioz, Defentsako idazkari Donald Rumsfeld-ek kargua utzi zuen, nazioan Irakeko gerrak zuen babes eskasagatik.