Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

hezkuntza-edukia

Kosmopolitismoa eta nazionalismoa [1881-1914]

Izenburua:
Kosmopolitismoa eta nazionalismoa [1881-1914]
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Erakusketak | Historia | Gerra | AEB | Zientzia eta Teknologia

1881
Clara Barton-ek Amerikako Gurutze Gorria sortu zuen zorigaitz- eta gerra-garaian laguntza emateko.

1882
Kongresuak Txinatarrak Kanporatzeko legea onetsi zuen, herrialde horretako langile gehiago etortzea debekatuz, 1849ko urre-arrapaladan ehun bat mila txinatar bertara iritsi ondoren. Haietako askok meategietan eta burdinbideetan lan egiten zuten.

John D. Rockefeller-ek Standard Oil Trust sortu zuen.

1886
Coca–Cola edari freskagarria salgai jarri zen.

Samuel Gompers-ek Amerikako Lan-Federazioa eratu zuen.

Maiatzak 4: zortzi orduko lan-jardunaren aldeko greba nazionalaren ondorioz, istilu handiak izan ziren Haymarketen, Chicagon.

Irailak 4: Jeronimo buruzagi apatxea Skeleton Canyonen, Arizonan, errenditu zen Estatu Batuen eta indiar amerikarren arteko azken gerra handiari amaiera emanez.

1887
Dawes legeak (Adjudikazio Orokorraren legea) indiar amerikarren herri-lurrak partzela indibidual bihurtu zituen, gerora lurralde osoa murriztuz, indiarrak gehiengo zuriarekin integratzeko saioan.

1890
Jacob A. Riis-en How the Other Half Lives: Studies among the Tenements of New York obra ilustratua argitara atera zen.

Kongresuak Sherman legea onetsi zuen monopolioak araupetu eta eusteko.

Irailak 29: Lakotak suntsitu zituzten Wounded Kneeko Sarraskian, Hego Dakotan.

1892
Maiatzak 28: John Muir-ek Sierra Club sortzen lagundu zuen, natura zaindu eta iraunarazten diharduen erakundea, eta bertako lehen presidente hautatua izan zen.

Uztailak 6: Pensilvanian, Homesteadeko Carnegie Steel Company enpresan izandako grebaren ondoren, indarkeriari ekin zitzaion Pinkerton segurtasun-agenteek langileei aurre egin zietenean.

1896
Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren epaia, Plessy-k Ferguson-en aurka aurkeztutako kasuan, aurrekaria izan zen “bereizita baina berdina” erako segregazio kasuetarako.

1898
Parisko Itunak, Kubako gerraren ondoren izenpetuak, independentzia eman zion herrialde horri eta Estatu Batuei eman zien Puerto Ricoren, Guamen eta Filipinen subiranotasuna.

1903
W.E.B. du Bois-en The Souls of Black Folk argitara atera zen.

Abenduak 17: Wright anaiek hegazkin bat aireratu zuten lehen aldiz Kitty Hawken, Ipar Carolinan.

1906
Apirilak 18: San Franciscoko lurrikarak suteak sorrarazi eta suntsituta utzi zuen hiria, populazioaren erdia baino gehiago etxerik gabe utziz.

1908
Henry Ford-en T Modeloa prezio eskuragarrian salgai jarritako lehenengo autoa izan zen.

Theodore Roosevelt presidenteak Ikerketa-Bulego Federala (FBI) sortu zuen.

1909
Koloreko Jendearen Aurrerabiderako Elkarte Nazionala eratu zen (NAACP).

1910
Emma Goldmanen Anarchism and Other Essays argitara atera zen.

1911
Nestor Studios etxeak aurreneko zinema-estudioa zabaldu zuen Hollywooden.

Martxoak 25: Triangle Shirtwaist (New York) fabrikako sutean 146 langile hil ziren, gehienak emakumeak, ordura arte izandako lan-ezbehar handienean.

1913
Otsailak 17: Armory Show azoka inauguratu zen New Yorken. Eskandalua sortzeaz gain, arte garaikidearen mundua hankaz gora jarri eta era berean indarberritu zuen, orduko artista europarren artelan asko elkartu eta lehen aldiz publiko amerikarrari erakutsi zitzaizkionean.

Henry Fordek martxan jarri zuen muntaketa-katea Detroiten zuen auto-fabrikan.

1914
Panamako kanala amaitu zuten (1904an hasia), Amerikako kosta arteko pasabidea eta merkataritza arinduz.