Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

hezkuntza-edukia

Modernotasuna eta erregionalismoa [1917-1942]

Izenburua:
Modernotasuna eta erregionalismoa [1917-1942]
Erakusketa:
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gaiak:
Historia | Bigarren Mundu Gerra | Gerra Zibila (Espainia) | Lehen Mundu Gerra | AEB | Zientzia eta Teknologia

1917
Estatu Batuak Lehenengo Mundu Gerran sartu ziren (1914an hasia).

1919
Hemezortzigarren zuzenketak alkohola ekoiztea, saltzea eta garraiatzea debekatu zuen.

Hemeretzigarren zuzenketak emakumeek botoa emateko eskubidea baimendu zuen.

Estatu Batuetako hiri guztietan arrazagatiko istiluak sortu ziren Uda Gorrian, langabeziaren, inflazioaren eta arrazakeriaren ondorioz, eta gerra-osteko ondoeza sozialak eta ekonomikoak areagotuta.

1920
Irailak 11: Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti anarkista ezagunak lapurreta eta hilketagatik salatu zituzten faltsuki South Braintreen, Massachusettsen.

Eugene V. Debs lan-liderra eta aktibista bosgarren aldiz aurkeztu zen presidente izateko Amerikako Alderdi Sozialistaren hautagai gisa, 1918ko ekainaren 16an Cantonen (Ohio) gerraren kontrako hitzaldi bat emateagatik atxilotuta zegoen bitartean.

1924
Kongresuak Immigrazioaren edo Jatorri Nazionalen legea onetsi zuen, Asia ekialdeko eta Indiako immigrazioa gutxituz, eta Europa hegoaldeko eta ekialdeko immigrazioa mugatuz.

Albert B. Fallek, Warren Hardingen barne-idazkariak, Wyomingen Teapot Domeko petrolio-hobiak errentan ematearren norbaiten mesedea dirutan jaso zuenean, eskandalua piztu eta agerian geratu zen gobernuaren ustelkeria.

J. Edgar Hoover FBIren zuzendaria izan zen urte haietan. Hil arte bete zuen kargua eta xantaia bezalako zalantzazko taktikak erabili zituen bere agintaldi zorrotzean.

1927
Maiatzak 20–21: Charles Lindberg-ek Spirit of St. Louis pilotatu zuen Long Islandetik (New York) Parisaino, bakarka egindako kontinenteen arteko lehenengo hegaldian.

Abuztuak 23: Sacco eta Vanzetti elektrokutatu egin zituzten hasierako akusaziotik ia zazpi urte igaro ondoren, eta huts egindako apelazio batzuk eta gero.

1928
Meriam txostenak argitara atera zituen 1887ko Dawes legearekin zerikusia zuten iruzurra eta ustelkeria (gerora, 1934an, baliogabetzea berekin ekarri zuen), eta oro har indiar amerikarrentzako politiken hutsegitea.

1929
Urriak 28–29: burtsaren crack-ak Depresio Handiaren hasiera ekarri zuen.

1933
Hemezortzigarren zuzenketa ezeztatu zuten, baita Lege Lehorra ere.

Franklin Delano Roosevelt presidente hautatu zuten (1933–1945) eta bere New Deal-ekin (banaketa berria) Depresioa gainditzeko berrikuntzak egiten hasi zen.

1934
Otsailak 10: langileek Diego Rivera-ren Hombre en una encrucijada (1933–34) horma-irudia hautsi zuten New Yorkeko Rockefeller Centeren, egunkariek haren irudi antikapitalistak erasotzeagatik eta Vladimir Lenin-en erretratu nabarmenagatik.

Maiatzak 23: FBIko ofizialek Bonnie Parker eta Clyde Champion Barrow hil zituzten enboskada batean, 1932ko otsailean hasitako delitu ikusgarriekin jendearen atentzioa deitu ondoren.

1935
Works Progress Administration eta Federal Arts Project sortu ziren idazleei eta artistei Depresio aldian diruz laguntzeko, garaiko egoera atsekabetua dokumentatu eta islatzen zituzten proiektu publikoak bultzatzeko asmoz.

Roosevelt presidenteak Gizarte-Segurantza sortu zuen, langile amerikarrei erretirorako onurak eta langabezia aseguruak eskainiz.

1937–38
Abraham Lincoln brigadako 2.800 boluntario amerikar Errepublikaren alde agertu ziren Francisco Franco jeneralaren “nazionalen” kontrako Espainiako gerra zibilean. Nazionalak faxista italiarrek eta nazi alemanek babestu zituzten.

1941
Let Us Now Praise Famous Men liburua argitara atera zen James Agee-ren testuarekin eta Walker Evans-en argazkiekin. Liburuak Depresioak jotako apartzero zurien egoera latza deskribatzen zuen.

Abenduak 7: Japoniak Pearl Harbor bonbardatu zuen eta Estatu Batuak 1939an hasitako Bigarren Mundu Gerrara eraman zituen.

1942
Roosevelt presidentearen 9066. Agindu betearazleak 110.000 japoniar giltzapetzera ekarri zuen berekin, arbaso japoniarrak zituzten hiritar amerikarrak barne, hamar atxiloketa-eremutan.

Aurreneko erreaktore nuklearra eraiki zuten, Chicago Pile lehenengoa (CP–I), Chicagoko Unibertsitateko campusean.