Edukira zuzenean joan

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza

hezkuntza-edukia

Oparotasuna eta etsipena [1945-1981]

1945
Otsailak 13–15: Estatu Batuetako aireko armadak britainiarrek zuzendutako Dresdeko bonbardaketan parte hartu zuen.

Abuztuak 6 eta 9: Estatu Batuek bonba atomikoak jaurti zituzten Hiroshiman eta Nagasakin, Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez.

1946
Otsailak 15: ENIAC aurkeztu zuten, lehenengo ordenagailu elektroniko digitala eta Bigarren Mundu Gerran Pensilvaniako Unibertsitatearen Moore Ingeniaritza Elektrikoko Eskolan garatua izan zena.

1947–48
1947: Harry Truman presidenteak (1945–53) Inteligentzia-Agentzia Zentrala (CIA) sortu zuen.

1947ko apirilak 15: Jackie Robinson-ek debuta egin zuen Brooklyn Dodgers taldearekin, beisbolean arrazagatiko oztopoak gaindituz. “Urteko hasiberria” saria irabazi zuen.

1948ko uztailak 26: Truman presidenteak 9981. agindu betearazlea sinatu zuen, Estatu Batuetako indar armatuetan arraza-integrazioa aginduz.

1950–53
Koreako gerran Estatu Batuek ia 500.000 soldadu erabili zituzten Hego Korea Ipar Korea komunistak harekin indarrez bateratzeko egin zuen saiotik babesteko.

1952
Truman presidenteak Segurtasun-Agentzia Nazionala (NSA) sortu zuen hasi berri zen Gerra Hotzari buruzko informazioa biltzeko.

Ekainak 23: lehenengo auzotarrak Levittownera (New York) etxez aldatzen hasi ziren; gerra osteko aldirietako auzo-eredua zen, kontrolik gabe hazten hasitakoa.

1954
Koloretako lehenengo telebistak saldu ziren Estatu Batuetan.

Auzitegi Gorenak arrazagatiko segregazioaren aurkako epaia eman zuen Brown-ek Topekako (Kansas) Hezkuntza-Batzordearen aurka aurkeztutako kasuan.

1955
Urtarrilak 26: The Family of Man, Edward Steichen komisario izan zuen nazioarteko argazki-erakusketa, inauguratu zen Arte Modernoko Museoan, New Yorken.

Abenduak 1: Montgomeryn (Alabama) Rosa Parks jostun eta giltzain afroamerikarrak ez zion bere eserlekua beste norbaiti utzi nahi izan autobus batean. Ondorioz, boikota egin zieten Montgomeryko autobusei ia hamahiru hilabetez.

1957
Dwight Eisenhower presidenteak tropak bidali zituen Arkansasko Little Rock Central Institutuan bederatzi ikasle beltz babesteko, arrazagatiko segregazioa indargabetzen ari ziren momentuan.

1960
Lehenengo kontrazepzio-pilulak salgai jarri ziren.

1961–62
1961: Cochinos badian, Estatu Batuek lagundutako Kubako erbesteratuen inbasio batek ezin izan zuen Fidel Castro-ren gobernua aginpidetik bota.

1962ko urria: gerra nuklear bat gerta zitekeelako posibilitateak mundua mehatxatu zuen Kubako misilen Krisian, sobietarrek uharteko instalazioetatik misilak ateratzea adostu aurretik.

1963
Betty Friedanen The Feminine Mystique argitara atera zen.

Abuztuak 28: Martin Luther King Jr. Doktorea buru izan zen Lanaren eta Askatasunaren Ibilbidean, Washingtonen, 250.000 pertsonaren aurrean.

Azaroak 22: John F. Kennedy presidentea hil zuten Dallasen.

1964
Kongresuak Eskubide Zibilen legea onetsi zuen, leku publikoetan arrazagatiko diskriminazioa ilegaltzat hartuz. Hala, ofizialki eman zioten amaiera segregazioari eta enpresariak laneko aukera-berdintasuna eskaintzera behartu zituzten.

1964–75
Estatu Batuek Vietnamgo gerran parte hartu zuten (1959an hasia) Hego Vietnam babesteko eta Ipar Vietnamgo komunistei aurka egiteko. Ondorioz, 58.000 amerikar inguru hil ziren.

1965
Otsailak 21: Malcolm X aktibista afroamerikarra hil zuten New Yorken.

Kongresuak National Endowment for the Arts sortu zuen arte-erakunde publiko eta pribatuei diruz laguntzeko.

1968
Martxoak 16: My Laiko sarraskian, soldadu amerikarrek armarik ez zeramaten ehunka zibil vietnamdar hil zituzten, haietatik gehienak emakumeak eta haurrak.

Apirilak 4: Martin Luther King Jr., eskubide zibilen liderra, Memphisen hil zuten zaborrak biltzeko zerbitzuan lan egiten zuten enplegatuen greba batean.

Ekainak 6: Robert F. Kennedy hil zuten Kalifornian Lehendakaritzarako hautagai izendatzeko hauteskundeak irabazi eta gero.

1969
Uztailak 21: Neil Armstrong-ek, Apolo 11ko komandanteak, ilargia zapaldu zuen.

Uztaila–abuztua: Familiak, Charles Manson aitzindari zuen sektak, hilketa makabroak egin zituen Los Angelesko auzune dirudunetan; biktimetako bat Sharon Tate izan zen, Roman Polanski zinema-zuzendariaren emaztea, zortzi hilabete eta erdiz haurdun zegoena.

1970
Maiatzak 4: Guardia Nazionaleko kideek lau ikasle hil zituzten Kent State Unibertsitatean gerraren aurkako manifestazio batean; maiatzaren 14aren eta 15aren bitartean Mississippiko estatuko polizia ofizialek beste bi hil zituzten Jackson State Unibertsitateko protesta batean.

1973–74
1973: Auzitegi Gorenaren erabakiak Roek Wade-ren aurka aurkeztutako kasuan abortua legeztatu zuen.

1973–4: Arabiarrek Estatu Batuetara esportatutako petrolioan enbargoa ezarri zuten, 1973ko urriaren 17tik 1974ko martxoaren 18ra arte.

1974ko abuztuak 8: Richard Nixon presidenteak kargua utzi zuen, Watergate eskandalua zela-eta akusazioak saihesteko.

1975–76
1975: Bill Gates-ek eta Paul Allen-ek Microsoft sortu zuten.

1976: Steve Jobs-ek eta Steven Wozniak-ek Apple sortu zuten.

1979–81
1979ko azaroak 4–1981eko urtarrilak 20: Irango enbaxadan bahitutakoen krisiak 444 egun iraun zuen Jimmy Carter-en administrazioaren pean. Krisia militante irandarrak Estatu Batuek Teheranen zuten enbaxadan indarrez sartzean hasi zen, eta Ronald Reagan presidente izendatu zuten egunean geratzen ziren 52 bahitu aske uztean amaitu zen.