Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala

Info gehiago

Atalak

Iñaki Garmendia

Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) bertako barne-historiaren, artearen historiaren zein gazteen azpikulturen elementu zehatzak jasotzen ditu bere lanetan, eta horien alderdi adierazgarrienak bereizi eta esparru orokor batean kokatzen ditu. Ikuslearentzat zaila da a priori irudi horiek —bideoak, performanceak, argazkiak edo marrazkiak izan— identifikatzea, eta horiek deszifratzeko gakoak berariaz bere bizipenetan bilatzen ditu.

Honako obra esanguratsuek, besteak beste, adierazten dute Iñaki Garmendiaren corpus artistikoa erakusketa honetan: Txitxarro (2000) seriea, Kolpez kolpe (2003), Red Light/Straight Edge (2006), Titulurik gabea Orbea (Orduña) (2007), Ez R. S. (maitasunezko 99 globo gorri) [No R. S. (99 Red Love Balloons), 2008] eta Titulurik gabea (sei erpin) [Sin título (seis picos), 2011]. Sorkuntza horiek artistaren bi lan-ildoak agerian uzten dituzte, sarritan elkarren artean harremanetan daudenak: alde batetik, objektu eta ikono kulturalak testuingurutik ateratzea eta zatikatzea, eta, bestetik, zenbait ikus-entzunezko grabazio eta muntaia prozesu esperimentalak aztertzea eta berrinterpretatzea. Garmendiak ez du kamera modu pasiboan erabiltzen ekintzak bere horretan jasotzeko; aitzitik, bere presentzia nonahi argi eta garbi sartzen duenez, objektuen eta ikuslearen artean nolabaiteko tentsioa sortzen du; deserosotasuna pizten duten haren lanek.

Erakusketa honetarako berariaz sortutako obra Ikaraundi – EQDALOS (burua paretan kontra belaunikatuta) (2013) izenekoa da, eta Garmendiaren aurreko lan guztiaren sintesia adierazten du. Lan honetan Garmendiak argazki batzuk erabili ditu oinarritzat: Jorge Oteizak José Sarriegui margolariaren buruaz egindako bustoarenak —egun desagertua dago eta argazki gutxi batzuk geratzen dira—. Industria-ingeniaritzako hainbat prozesu zuzenean, modu erradikalean, erabili ditu beraren oroimena lantzeko. Lan horren emaitza euskarri desberdinetan jaso du, esaterako, bideo bat. Bideo horretan burua gai nagusitzat erabiltzen du; haren indarra azpimarratzen du objektua eta ikonoa den aldetik. Hori guztia dela eta, Bomber (2013) eta Titulurik gabea Orbea (Orduña) obrak gogora ekartzen ditu. Lan horietan guztietan ikusgarritasun falta nabarmentzen da. Alderdi narratiboa ekintzak erregistratzeko moduaren bidez jorratu du. Kasu honetan, ekintzen haria artistaren ahotsak eteten du eta, honela, kontakizun etena eraikitzen du, denbora-saltoekin. Hori egiterakoan buruhausgarri pertsonala sortzen du, ikuslearentzat zein bere buruarentzat.

BESTE ATALAK

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Iñaki Garmendia

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Xabier Salaberria

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago