Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Iñaki Garmendia

Info gehiago

Atalak

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Erakusketa honek hiru sortzaileen lana aztertzen du. Artistok 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadan jaio ziren, eta haien artegintzan hirurok errealitatea ohiko testuingurutik ateratzen dute eta errealitate berriak sortzen dituzte hainbat historien eta prozesuen bidez. Komuneko ikerketa-ildoak eta -moduak dituzten arren, ez da horrelakorik islatzen haien estetikan. Aitzitik, lan guztien arteko harreman-sareak islatzen dituzte komuneko kezka horiek. Erakusketan artisten ibilbidea aztertzen da haien artelan esanguratsuenen bidez; gainera, lan berri bana dago, erakusketarako berariaz sortu dutena.

Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) tokiko intrahistoriaz, artearen historiaz eta gazteen azpikulturen musikaz baliatzen da: horietatik prozesu, ekintza eta osagai jakin batzuk hartzen ditu eta testuinguru global batean kokatzen. Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) haren artelanen bidez aditzera ematen du hedabideek egungo zein iraganeko gertakizun historiko bat ulertzeko moduan eragina dutela. Azkenik, Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) instalazioak egiten ditu, artearen, diseinuaren eta arkitekturaren artean daudenak; instalazio horiek Mugimendu Modernoaren arkitekturari erreferentzia egiten diote, bai eta mugimendu horrek erakusketa batean ikusgai dagoen objektua eta inguruko espazioa antzemateko eran izandako eragina.

Hiru artista hauek oso bestelako lan-prozesuak eta -metodoak dituzte; ondorioz, haien artelanen arteko tentsioa eta marruskadura sortzen da. Hala ere, elkarren osagarriak dira lanok. Hori dela eta, erakusketak hausnartzera bultzatzen du ikuslea: historiaren alderdi jakin horien artisten ikerkuntzen askotariko irakurketen inguruan hausnartzera.

BESTE ATALAK

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Iñaki Garmendia

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Xabier Salaberria

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago