Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Erlea Maneros Zabala

Info gehiago

Atalak

Xabier Salaberria

Xabier Salaberriaren (Donostia, 1969) artegintza bere belaunaldikoen guztiz bestelakoa da: artea, diseinuaren eta arkitekturaren arteko eremuan dabil. Ibilbide osoan, sarri ikertu du Modernotasunaren historia; ikerketa intelektualerako alor emankorra izan da harentzat. Salaberriak eskultura- eta arkitektura-izaerako instalazioetan txertatzen du gai hori. Maiz elkarlana eta parte-hartzea sustatzeko erlazio-estrategiez baliatzen da, eta, horrenbestez, publikoarekin eta bestelako arte-agenteekin elkartrukeak egiteko aukera ematen du. XXI. mendeko eskulturaren kontzeptuaren inguruko hausnarketak, modernotasunaren nozioa eta erlazio-artea honako artelan adierazgarrietan ikus daitezke: Fronte hotza (Cold Front, 2008/13), Egin gabeko proiektu baten II. zatia (Part II of An Unbuilt Project, 2007), Hondamendia (Debacle, 2009), Titulurik gabea (2011), Inkontziente/kontziente (2011–13), Martello (2012) eta A.T.M.O.T.W. (2013), besteak beste.

Azken lan hori, A.T.M.O.T.W., da erakusketarako berariaz egindakoa. 304. aretoan dago. Salaberriak artelan hori hausnarketarako bide gisa taxutu du: museoa artea eta bestelakoak erakusteko eta aditzera emateko lekua dela hausnartzen lagundu dezan diseinatu du. Izenburua, A.T.M.O.T.W., “All The Material Of The World” [Munduko material guztiak] esapidearen inizialak dira; artistaren asmoa —proiekzio entziklopedikoa— nabaria da izenburuaren aukeraketan, eta, Museoaren arkitekturak proiekzio horren azpitestu moduan jokatzen du. Askotariko erreferentziak ezkutatzen dira artelan horretan: batzuk ilunak dira, esaterako, “euskal eskultura” ideiarena; beste batzuk argiak, betoizko adreiluekin egindako hormak nabarmen gogorarazten baitu Rietveld pabilioia —Gerrit Thomas Rietveld arkitektoak eraiki zuen 1955ean Sonsbeek Park Nazioarteko Eskultura-Erakusketarako (Arnhem, Herbehereak)—. Modernotasunaren, industria-iraultzaren eta masa-ekoizpenaren bereizgarri den serializazioaren historia deseraikitzen du horien bereizgarri diren tresna-objektuen eta erakusketa-gailuen bidez.

BESTE ATALAK

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Iñaki Garmendia

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago

Xabier Salaberria

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa, Atala, 2013

Info gehiago