Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Info gehiago

Atalak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Izenburua:
Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Erakusketa:
Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Lan-prozesua | Materiala | Mugimendua | Eszenografia | Jantzi-diseinua | Paisaia
Mugimendu artistikoak:
Art Brut
Teknikak:
Keinu-pintura
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Dubuffet, Jean

“Artelanak lilura handiagoa du abentura izan denean eta abentura horren aztarna aditzera ematen duenean, eta artelan horretan bertan artistaren eta lantzen gaitz izan zaizkion materialen arteko borrokaldiak irakur daitezkeenean. Eta artistak berak ere horrek guztiak nora eramango duen ez dakienean!”. Jean Dubuffet

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna erakusketak Jean Dubuffeten arte-mintzaira propioaren bilakaera, materialekiko izan zuen etenik gabeko jakin-mina eta bere oinarrizko gai eta kezkak irudikatzen ditu. XX. mendeko artisten artean adierazgarrienetakoa eta itzalik handiena izan duenetako bat izan den Jean Dubuffet, onartutako kulturaren kontrakoa izan zen, hau da, bere sorkuntza-prozesua baldintzatzen zuen arte-tradiziotik bere burua askatu nahi izan zuen antiklasikoa izan zen. Bere araketa-lanek eroetxeetako edo arte-tradiziotik kanpoko pertsonek eginiko artea aztertzera eraman zuten; arte honi Art brut izena eman zion artistak. Oinarri hauek izanik, erakusketa hiru sailetan bereizirik dago: alde batetik, berrogeiko hamarkadan materialei buruz eginiko azterketak bereizten dira, sasoi hartan artetik at gelditzen ziren materialak erabili zituen aldia; bestetik, L’Hourloupe deritzan lan-multzoa da bereiztekoa, oso estetika eta egitura bereziko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako artelanak batzen dituena; eta azkenik, keinuei gehien lotzen zaizkien eta berantiarrenak diren laurogeiko hamarkadako artelanak dira ikusgai.

Lehen sailari hasiera ematen dioten artelanak berrogeiko hamarkadan eginiko Marionnettes de la ville et de la campagne (Hiriko eta landako txotxongiloak) seriekoak dira. Segida, berriz, berrogeita hamarreko hamarkadaraino garamatzaten Matériologies (Materiologiak) serieko artelanek ematen diote. Aldi honetan zehar, artistak alde batetik eguneroko bizitza irudikatzen jardun zuen, tradizio frantsesaren kontrako estiloari helduz; eta bestetik, materialei buruzko ikerketa zabala egiten aritu zen, gizakirik batere gabeko paisaietan islatu zuena.

Bigarren sailari hirurogeiko hamarkadako hasierako data duen Paris Circus zikloak ematen dio hasiera. Dubuffetek Parisko metropoli bizia deskribatzeko erabilitako grafismo errazak honako bere ikuspuntua indartzen du: jende guztiak egin dezakeen ustea. Margolan hauek bere ondorengo seriera iragaiteko bitartekari dira; L’Hourloupe (1962–74) serieaz ari gara. Serie honetan, kromatismo mugatua gailentzen da eta markaturiko lerroek modulutan zatikaturiko mundua osatzen dute. Artelan hauek bilakatuz joan ziren pixkanaka, harik eta eszenategietarako dekoratu, antzerki-jantzi, kanpoaldeetarako eskultura edota arkitektura-eraikuntza bilakatu arte. Coucou Bazar artelana da, zalantzarik gabe, L’Hourloupe zikloaren punturik gorena, benetako tableau animé (koadro biziduna).

Dubuffeten ibilbide emankorreko azken hamar urteei eskainiriko hirugarren sailak bere bost serie ditu oinarrian: Théâtres de mémoire (Oroimenaren antzerkiak), Brefs exercices (Ariketa laburrak), Psycho-sites (Psiko-lekuak), Mires (Mirak), eta Non-lieux (Ez-lekuak). Serie hauek lantzerakoan Dubuffetek gero eta arreta gutxiago jarri zuen irudikapenean eta materialetan, biak ere bere aurreko obran osagai garrantzitsu izan zituenak. Pintzelkadari gero eta gutxiago sumatzen zaio nahita eginda dagoela, keinuei lotzen zaie gehiago; izan ere, bere azken serieak, Non-lieux izenburua duenak, ez du batere loturarik mundu materialarekin, eta pintatzeko oinarrizko ekintzara mugatuta dago.

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, desafiozalea, naturala eta berritzailea izan zen artista baten etengabeko bilaketaren isla garbia da, zalantzarik gabe.

Erakusketako aretoetan ageri diren Jean Dubuffeten testu-zati guztiak hemendik harturikoak dira: Jean Dubuffet, Prospectus et tous écrits suivants. Éditions Gallimard, Paris, 1967 eta 1995.

Erakusketa Museum der Moderne, Rupertinum Salzburg-ek antolatu du eta Guggenheim Bilbao Museoarekin batera ekoiztu du, Parisko Fondation Dubuffet-ekin lankidetzan.

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago