Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Mintzaira berri baterantz

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Info gehiago

Atalak

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Izenburua:
Arte berri baterantz. Hasierako urteak
Erakusketa:
Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Erretratua eta autorretratua | Memoria
Mugimendu artistikoak:
Art Brut
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Dubuffet, Jean

“Azkar, ahaleginik gabe eta naturaltasun osoz eginiko koadroak, haurrek egiten dituztenak esaterako, margolan akademikoak bezain eragingarriak edota eragingarriagoak izan daitezkeela eta, batez ere, adimena zabaltzeko aukera eman dezaketen ezusteko elementuak ekar ditzaketela iruditzen zitzaidan”. [Jean Dubuffet]

“Ikus hormak ia ez direla lurretik bereizten; bertikalak izatean baino ez. Niretzat, gogoan barrena darabildan hori proiektatzeko eskaintzen zaidan azalera garbiaren eta hutsaren egitekoa dute, mahaia bailiran. […] Ikaragarri gustuko dut aurrealdeko ikuspuntua; aurreko aldeari dagokion guztia aurrez aurre izan ohi baitute nire begiek. Betidanik izan dut gustuko paisaia bertikalki irudikatzea, horma bat bailitzan. Horma liburua iruditzen zait, liburu handi bat, eta bertan idatzi eta irakurri egin dezaket”. [Jean Dubuffet]

Formarik gabekoa abiapuntu hartuz

“Abiapuntua, bizia eman behar zaion azalera —mihisea nahiz paperezko orria— eta bertan eginiko kolorezko edo tintazko lehen orbana da: ondoriozko efektua, ondoriozko abentura. Orban hau da, aberastuz eta zentzua emanez goazen heinean, lana zuzendu behar duena. Koadroa ez da etxea bezala eraikitzen, hau da, arkitektura-akotazioak abiapuntu hartuta, emaitzari bizkarra emanez baizik: itsumustuka!, atzeraka ibiliz! Alkimista: ez duzu urrea nola egiten den jakingo, aipaturikoa behatze hutsera mugatzen bazara; aitzitik, jar ezazu gernua irakiten ontzian eta beha, beha ezazu arretaz beruna: hori duzu egitekoa. Eta zuk, pintore zaren horrek: kolorezko orbanak, orbanak eta lerroak dituzu, beha itzazu zure paletak eta trapuak, horiek gordetzen baitituzte bilatzen dituzun oinarriak”. [Jean Dubuffet]

Erretratua egiteko era

“Pintatzen ditudan gaietan ezustekoa den guztia ekiditen saiatzen naiz, gai orokorrak pintatzea dut gustuko. Meharturiko bide bat margotzen badut, meharturiko bidearen arketipoa izan dadin nahi dut, munduko meharturiko bide guztien sintesia; eta gizaki baten irudia margotzen badut, nire margolanean giza aurpegi bat irudikatze hutsa nahikoa dela iruditzen zait, funtsezko ez den berezitasunik batere gabe, oso alferrikakoak baitira”. [Jean Dubuffet]

“Sarri, behi bat txotxongilo xelebre bateko halako pertsonaia bilakatzen dibertitu izan naiz, baita landako elementu guztiekin —belazeekin, zuhaitzekin eta beste hainbatekin— halako antzerki irrigarri edo zirku-pailazokeria osatzen ere. Honen jatorria urte batzuk lehenago Portraitsetan (Erretratuak), Arabesetan (Arabiarrak), Corps de damesetan (Emakume-gorputzak) edo Paysages grotesquesetan (Paisaia barregarriak) harturiko planteamendu bera dago; baliteke memoria honen hasieran adieraziriko printzipioari, hots, objektuak gogora ekartzea oztopatzen duten eragozpenak biderkatu eta atzera objektu hauen presentzia indar handiagoz agertzean datzan printzipioari, men egin izana. Ez naiz inoiz prozedura honi buruz kontzienteki pentsatzen aritu, baina oso litekeena da, ongi pentsatuz, irrealtasun horren beraren bidez objektuei biziagoa den errealitatea emateko ezkutuko ideia oinarrian egon izana; aipaturiko objektuak deabruzkoa, arbitrarioa eta fantasmagorikoa den planora transkribatu baititut. Azken batean, hauxe bera da pailazoen emanaldi onetan eta antzerki-ikuskizun onetan ere lortu nahi izaten dena, eta kasurik onenetan, lortzen dena”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago