Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Info gehiago

Coucou Bazar

Info gehiago

Atalak

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Izenburua:
Inguruko natura hurbil-hurbiletik
Erakusketa:
Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Gaiak:
Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Testura | Ingurunea eta natura
Teknikak:
Ensanblajea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Dubuffet, Jean

“Gehien erakartzen ninduena ehundurak bata bestearen ondoan jartzean datzan baliabide erraza erabiliz koadroak osatzea zen; hain zuzen ere, inolako objekturen ingerada zehatzik agertuko ez zuten eta lurra behatzeak, hots, mugarik gabe zabal daitekeen geruza handi hori behatzeak eragiten duen inpresioa berdinduko zuten koadroak. Koadro hauei Topographies (Topografiak) izena ematea erabaki nuen”. [Jean Dubuffet]

“Bien bitartean, nire bidaiakide zen Pierre Bettencourt-ek tximeletak harrapatzen zituen, eta ondoren haien hegoak erabili ohi zituen; paperezko orritxoen gain itsatsi ohi zituen egoki, kola-tanta batez, eta urmargoz osatu ohi zuen konposizioa, aurpegiak irudikatzen zituzten koadro txikiak gauzatzeko. Tximeleta-hegoekin osaturiko koadro txiki hauek oso interesgarriak iruditzen zitzaizkidan eta nik ere prozedura bera erabiliz koadroak egiteko gogoa izan nuen”. [Jean Dubuffet]

“Nire ensanblajeetarako baliagarri izateko asmoz pintaturiko zenbait elementu, teknika berezi bat erabiliz eginak ziren: teknika, margo likidoaren tantek eraginiko ‘zipriztinak’ erabiltzean zetzan eta hauek, halaber, lurrean jarririko mihisearen gain pintzelari eragitearen ondorioz sorturikoak izan ohi ziren. ‘Tiroldar’ izenez ezagutzen den teknika hau igeltseroek erabili ohi dute hormetako luzituan patina-efektu ezberdinak lortzeko. Horretarako, kasuaren arabera, ez dituzte beti pintzelak erabiltzen, hainbat zuhaitzetako (ipurua, ezpela) adar-sortak baizik; lortu nahi duten efektuaren arabera holako edo halako eran astindu ohi dituztenak. Proiekzio hauek bestelako baliabideekin (ondoz ondo jarririko geruzak, paperezko orrien aplikazioa, hareazko zipriztinak, sardexka-hortzekin eginiko urradurak, etab.) uztartu nituen ondo landuriko geruzak lortzeko; bihurria, bizia eta dirdaitsua zen materiaz osaturikoak ziren inpresioa emango zuten eta lurra irudikatzeko ez ezik zehaztugabeko egitura-mota guztiak, baita galaxiak eta nebulosak ere, gogora ekartzeko gaitasuna izango zuten geruzak. Kasu horretan ere, Texturologies (Testurologiak) izendatu nituen artelanik gehienak (hamabost bat dira guztira) bere horretan gordeko nituela erabaki nuen, ensanblajeetarako erabili beharrean”. [Jean Dubuffet]

Terres théâtrales [Prune, or et soufre] [Antzerki-lurrak (arana, urrea eta sufrea)]

“Beti eta tarteka bezala hautematen ditudan fenomeno psikologiko baten adierazpenak ongi irudikatzen ditu. 1942–44ko nire artelanek lortu nahi zuten estiloaren antzekoa den beste baten susperraldia litzateke hau; izendapen hoberik bilatu ez eta ‘antzerki’ izena eman diodana. Izan ere, gauzak irudikatzeaz ari gara (eta are gehiago gozatzen naiz objektuek horretarako zenbait eta joera gutxiago izan; aipaturiko koadroa esaterako, gaizki definituriko lursail baten irudikapena besterik ez da, edo behar bada zelai batzuena ere izan daitekeena). Irudikapen horiek ausarki sinplifikaturikoak eta gehiegizkoak ez ezik barregarriak ere izan daitezkeen metodoen bidez eginak dira eta kolore ikaragarriek, gehiegi markaturiko ingeradek eta oso agerikoak diren trazu beltzek hartzen dute esku metodo horietan”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago