Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Coucou Bazar

Info gehiago

Atalak

Naturaren fenomenoak

“Litografia hauek Testurologikoak izeneko margolanen espiritu beretik jaiotakoak dira. Izan ere, azken hauetan bezalaxe, osaturiko irudietan inoiz ez dira ingerada zehatzeko objektuak agertzen; delineatu gabeak dira eta ez dute inolako forma zehazturik; etenik eta mugarik gabeko azaleretatik ateratako zati gisa aurkezten dira; lurretako edo hormetako zatiak ekarri ohi dituzte gogora sarri, baina baita beste mota bateko zeinahi elementu edo fenomenoak ere: ura, haizea, zerua, hostadurak edo erneketak. Hauek guztiek, begiradari nahiz pentsamenduari berari ere eskaini ahal zaizkion balizko gertaera guztiak aurkezteko saiakera dirudite. Erosotasunez, berrehun orriz osaturiko multzo honi, eta ondoren etorriko direnei, Phénomènes (Fenomenoak) seriea izena eman diet”. [Jean Dubuffet]

“1959. urtean eta nire Matériologiesen (Materiologiak) bultzadaren eraginpean nengoen hartan, bideetako eta galtzadetako lurrekin oso beroturik nuen gogoa; hori dela eta, mailu pneumatiko batez lur horien zatiak moztu eta haiek markoztatu eta hormatik zintzilik jartzeko asmoa izan nuen. Proiektu honek beldurtu egin ninduen. Sorkuntzari uko egin eta, lamak praktikatzen duen gisan, mundu fisikoa estasiak harturik behatzera ekartzen baitzuen berekin. Dimisioa zen. Hala, ordura artean lortu nahi izan nuen guztiaren kontrakoa zen pasibotasunera eramango ninduen tentaldi hari uko egin behar izan nion”. [Jean Dubuffet]

Petites statues de la vie précaire [Behin-behineko bizitzako estatua txikiak]

“Aipagarria da artelan hauek ensanblajearen baliabidearen bidez eginak zirela eta, zentzu honetan, tximeleta-hegalen collageen, gainezarri eta itsatsiriko zatien bidez sorturiko litografien eta “inpresioen ensanblajeen” garapena zirela. Bi hilabetetan burdinaren zepa erabili ondoren, belakia erabiltzeari heldu nion. […] Aurrerago, nire estatua txikiak egiteko, Borgoinan mozturiko mahatsondo-enborrak eta Morvaneko ikazkin batek egindako egur-ikatza erabili nituen. Azkenik, irailetik aurrera eta azken estatuak egiteko, Auvernian jasotako zepa, laba eta harri bolkanikoak erabili nituen. […] Txikituriko belaki-hondakin arin eta ahulekin eginiko bi edo hiru estatua aipatu nahi nituzke bereziki, gainerakoen aldean, oso behin-behineko eta materiagabeko izaera baitute”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago