Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Info gehiago

Atalak

Mintzaira berri baterantz

Paris Circus eta L’Hourloupe

“Nire lanak Matériologies (Metereologiak) seriea zuzentzen zuen ildo haren kontrako muturrera bideratutakoak dira orain. Aipaturiko serieak, aurreko Texturologies (testurologiak) izenekoak eta Phénomènes (Fenomenoak) litografia-serieak bezala, fisikaren baitara eginiko murgilaldia ematen du aditzera. […] Orain, ordea, erabateko umore-aldaketa dago: jada ez da mundu fisikoari dagozkion zuzeneko alderdi bisualei buruzko aipamenik izango nire margolanetan. Amaitu dira mundu materialeko poztasun mistikoak: goragalea ematen didate eta jada ez dut honen kontra baizik lan egin nahi. […] Orain egiteko asmoa dudan pinturetan, bortizki zentzugabeak diren moldeak, justifikaziorik gabe lardaskaturiko koloreak, irrealtasunen antzerkia, existitzen den guztiaren aurkako erasoa, eta direnik zentzugabeenak diren asmakizunetarako askatasuna ematen duen esparrua baino ezingo dira aurkitu”. [Jean Dubuffet]

“Astearte goiz batez, 1961eko maiatzaren 28an, Restaurant Rougeot-era jo nuen bederatzietatik hamar eta erdiak arte marraztera, eta ondoren hamaiketakoa egitera itzuli nintzen, jaten ari nintzen bitartean marrazten jarraitzeko; berehalaxe, koadroa egiten hasi nintzen, ordu batetik zortzi eta erdiak artean landu nuena, baita hurrengo egunean hainbat orduz ere”. [Jean Dubuffet]

L’Hourloupe izena hartu duen nire lanen zikloa 1962. urtean hasi nuen eta hamabi urtez landu nuen. Lehen denboraldian margoturiko oihalek, zizelkaturiko panelen gaineko erliebeekin konbinaturiko margolanak egitera bideratu ninduten eta ondoren espazioan hedatzen ziren pintaturiko irudiak egitera; dimentsio handiko artelanekin amaitu arte. Aipaturikoek, Coucou Bazar multzo animatua osatu zuten alde batetik, eta arkitektura-itxurako (nola edo hala) monumentu eta leku eraikiak bestetik”. [Jean Dubuffet]

“Bide batez, ‘L’Hourloupe’ hitza bere durundiagatik asmaturiko izena dela aipatuko dut. Hitz honek, frantsesez, magiazkoa eta groteskoa den objektu- edo pertsonaia-mota ekartzen du gogora aldi berean, baita tragikoki orroka eta mehatxuka ari den zerbait ere. Bi gauzak batean”. [Jean Dubuffet]

“Nire buruan, L’Hourloupe zikloan sarturiko lanak euren artean erlazionaturik daude, eta horietariko bakoitza multzoan sartu beharreko elementua da. Multzo honek, Hourloupe izena duen munduaren irudikapena izatea du helburu”. [Jean Dubuffet]

L’Hourloupe […] zikloa 1974. urtean amaitu zen. Une hartan, adimenari ikaragarri loturikoa zen mundu paralelo hura utzi, denbora asko baineraman bertan itxirik, eta bestelako bideak aztertzeari ekiteko desioa sentitu nuen”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago