Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Info gehiago

Atalak

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Izenburua:
Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak
Erakusketa:
Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Memoria
Teknikak:
Ensanblajea | Keinu-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Dubuffet, Jean

Théâtres de mémoire [Oroimenaren antzerkiak]

Théâtres de mémoire izendatu den ensanblaje-serie luzearen jatorria, Lieux abrégés (Laburturiko lekuak) izeneko paper gaineko margolanak ordenarik gabe metatu izana da. […] Ausazko hurbiltasun eta gainezartze hartatik, batzuk besteen gainera bota izanaren ondorioz, haiekin ensanblajeak osatu ahal izateko zatiak ebakitzeko ideia sortu zen. […] Théâtres de mémoire irudikatu nahi dutena —edo hobeto esanda, gogora ekarri nahi dutena— gure baitako pentsamenduaren antzerkian oroimenak eta pertzepzioak, guztiak nahasian, sortzen diren modu kakofoniko hori da. Hortaz, gure oroimenean gertatzen den bezala, leku eta une ezberdinetako —eta aldarte-modu ezberdinetako— eszena eta gertaerak koadro batean biltzean datza seriea”. [Jean Dubuffet]

Psycho-sites [Psiko-lekuak]

“Gaia beti berbera da: oinezko pertsonaiak, kopurua aldakorra izanik, leku jakin batean. Leku hau (toki ere dei geniezaioke) oso zehaztugabea, orokorra izan ohi da eta ez genuke hirikoa edo landatarra den, barnekoa edo kanpoaldekoa den esaten jakingo. Ezta goitik edo behetik ikusita edo pertsonaien antzera aurretik begiratuta irudikatutakoa ote den ere. Zentzu honetan, zalantzagarritasuna da nagusi; plano bertikalaren eta horizontalaren arteko nahasketa ezarri da”. [Jean Dubuffet]

Mires [Mirak]

“Irudikaturiko tokia are eta zehaztugabeagoa da, oraindik eta ausazkoagoa. Ez du ez eskala eta ez orientaziorik. […] Mugarik gabeko continuum horretako puntu batean begirada jartzean datza terminoaren zentzua”. [Jean Dubuffet]

Non-lieux [Ez-lekuak]

“Hasiera batean beltzez margoturiko orrien gain eginiko artelan izatea dute bereizgarri. Atzealde beltzaren gain behin eta berriz zuri aratz eta lodia presaz aplikatzera jotzen da; margolan hauetariko askotan ez da ia beste kolorerik erabiltzen. Jakina denez, esperimentazio-artelanak dira, oso ausazkoak. Eguneroko ariketa gisa behatzekoak dira eta, dudarik gabe, horietariko asko alde batera uzteko modukoak ere bai. […] Mires (Mirak) artelanak baino filosofikoagoak eta askoz ere nihilistagoak dira. Izan ere, Mires serieko artelanetan ‘izatearen’ nozioa oso modu orokortuan eta kontzeptualizatuan gogora ekartzeko ideia nagusitzen bada ere, beste hauetan ‘izatearen’ nozioak berak ez du oinarririk eta gure irudimenak sorturiko alferrikako proiekzioa da”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago