Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Info gehiago

Atalak

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

“Badira arrazoiak emakume biluziaren irudia gordetzen duen marrazkia, betiere exageratuki zakarra eta axolagabea dena, xehetasunez xehetasun kontuan ez hartzeko; literalki begiratuz, izugarri gizen eta itxuragabeak diren pertsonak irudikatuko bailituzke. […] Gustuko nuen, emakume-gorputz hauetan, oso orokorra dena eta oso berezia dena, oso subjektiboa dena eta oso objektiboa dena, metafisikoa nahiz garrantzirik gabekoa eta barregarria dena, elkarren ondoan zakarki jartzea (eta uste dut joera honek halako iraunkortasuna izan behar duela nire pinturetan). Alderdi jakin batek indar handia hartu ohi du beste baten presentziarekin, nire ustez. Bultzada horri berari dagokio, giza haragia irudikatzen duten egituren ondoan (zenbaitetan duintasunaren sentimendua bortxatu arteraino, nahiz eta horri ere eragingarri neritzon) gizakiarekin ikustekorik ez duten bestelako ehundurak, batik bat gauza mota oro iradokitzen dutenak hala nola lurrak, azalak, harkaitzak, fenomeno botanikoak eta geografikoak, jartzea”. [Jean Dubuffet]

“Hainbat hilabetetan margolan handiak egiten aritu nintzen grina handiz, lumaz eta kalamuz (El Goléa-tik ekarritako kanabera zizelkatuak); nire margolanen transposizioak, baina kutsu immaterial askoz handiagokoak. Terres radieuses (Lur disdiratsuak) izena eman nien. Erliebe lodi eta lur-koloreekiko askatasuna lortu nahi nuen; irudi planoak eta kolore anitzak erabiliz antzeko efektuak aurkituz”. [Jean Dubuffet]

“Edozein etxebizitzatan nire esku eduki nahi dudan lehen objektua da, gainean jartzekorik izango ez badut ere. Ordu asko igaro izan ditut hainbat mahaitan burua makurturik, eta azkenerako, kanpoko mundua islatzen duten ispilu iruditzen zaizkit”. [Jean Dubuffet]

Assemblages d’empreintes [Inprimaketa-ensanblajeak]

“Litografia-paperaren gain eginiko inprimaketen bidez lorturiko efektuek, 1953ko abendutik aurrera teknika hau bera erabiltzera eraman ninduten, baina aldi hartan paper zuri arruntaz eta tinta txinatarraz baliatuz”. [Jean Dubuffet]

“Tinta txinatarra erabiliz inprimaketa-ensanblaje hauek egiten niharduela, olio-pinturei antzeko teknika aplikatzea otu zitzaidan. Mihisearen gainean ehundura anitzekin, orbanekin, zirriborroekin, etab. esperimentu-mota oro egiteko asmoa izan nuen; ondoren, gustuko nituen zatiak ebaki eta nik nahi bezalako muntaiak egiteko. […] Bestalde, teknika hau aplikatzen hasi bezain azkar, ensanblajearen teknika berri hau, hilabete asko zirela kezkaturik ninduten zenbait gai lantzeko oso egokiak zirela iruditu zitzaidan. Gaiak, dagoeneko ikusi ditugun honakoak ziren; batetik, bideetako lurra, bide-ertzean eta hormen oinetan jaiotzen diren belarrak eta landaretxoak; bestetik, lorategiak, adartxoz eta hosto lehorren hondakinez estaliriko humus aberastun lurrak, oso egitura konplexukoak; eta, azkenik, ezkaiz, sarpoilez, goroldioz eta likenez osaturiko landaredi sotil eta finak estaliriko mendiko lur harritsuak, belardietako alfonbrak (sarri, gai ezberdin hauen guztien arteko semisintesi edo nahasteekin)”. [Jean Dubuffet]

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago