Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Info gehiago

Atalak

Coucou Bazar

Coucou Bazar obra L’Hourloupe zikloari dagokion garapenaren fruitu da. Obra hau ez da margolanek monumentuaren edo arkitekturaren kategoriara eginiko bilakaeraren emaitza, beste zentzu baterantz bideraturiko bilakaera batena baizik, hots, antzerki-figuraziorantz eginiko bilakaerarena edota, zehatzago esateko, mugimenduz hornituriko koadro baterantz eginiko bilakaerarena. Formatu handiko margolan hau plano ugariz osaturikoa da, batzuk besteen aurrean jarri ohi direnak; sakonera, berriz, hurrenez hurren jarririko planoen molde laburtuaren bidez antzematen da. Mugimendua duen pintura-figurazio handia da; euren artean konbinatzen diren figurazioz osaturikoa eta konbinazio-kopuru mugagabea eskaintzeko gai dena”. [Jean Dubuffet]

“Uste dut eragina hunkigarriagoa izango dela aurkezten den ikuskizuna pinturaren erregistroari, ez ordea antzerkiarenari, dagokiona dela zenbait eta gehiago adierazi. Ondorioz, ikuskizun honen berariazko kategoria bakan hau nabarmentzea komenigarria izango da, ikusleari antzerki- edo koreografia-irudikapen hutsa denarekiko nahasmendua eragingo liokeen oro alde batera utziz. Hortaz, antzerkiko ohiko baliabideak alde batera utziko dira. Ahal den guztia egingo da, ikusleak, proposaturiko ikuskizuna berariaz antzerki-ikuskizuna denarekin identifika ez dezan. Jantziak eramango dituztenak gutxi eta oso geldo mugitu beharko dira. Zenbait unetan, gainera, ia guztiz geldi egon beharko dute. Ezingo dira taldekaturik agertu, barreiaturik baizik, pintura-elementu finkoekin nahasian jarriz, ahalik eta gutxien bereizi daitezen”. [Jean Dubuffet]

“Hain zuzen ere, gure pertzepzioen eta gure interpretazioen egiazkotasun zalantzagarria da, —eta hortaz, baita gure pentsamendu osoarena ere—, Coucou Bazaren gaia osatzen duena eta ikuskizun honi ariketa filosofikoaren kutsua ematen diona. Obrak, errealitate jotzen dugun horren —oso zalantzagarriak diren adimen-proiekzio huts batzuek baino osatzen ez dutena— egiazkotasun zalantzagarria ematen du aditzera, eta era berean, arrunt jotzen ditugun adimen-proiekzioen ordezko izateko onartzen ditugun gainerako proiekzio guztiek ere egiazkotasun bera dutela ematen du aditzera. Honen guztiaren ondorioa zera da; egiazko gertaeren eta irudizkoen arteko ohiko aurkaritza ezeztaturik gelditzen dela, eta zilegi dela beren artean inolako bereizkuntzarik ez ezartzea”. [Jean Dubuffet]

Coucou Bazar hirutan baino ez da aurkeztu: 1973. urtean New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en; hilabete gutxi batzuen buruan Parisko Grand Palais-en; eta, azkenik, 1978. urtean Turingo Palazzo della Promotrice delle Belle Arti al
Valentino-n.

BESTE ATALAK

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Leku berrien bilaketa nekaezina. Azken urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Mintzaira berri baterantz

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Arte berri baterantz. Hasierako urteak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Berrogeita hamarreko hamarkada. Materia beti lagun

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Inguruko natura hurbil-hurbiletik

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Coucou Bazar

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago

Naturaren fenomenoak

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna, Atala, 2003

Info gehiago