Edukira zuzenean joan

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren Albert Oehlen. Irudiaren atzean erakusketara, azken hamarkadetako pintore alemaniar eragingarrienetako bati buruzkoa.

Albert Oehlen Krefeld-en jaio zen 1954an, eta askotariko tekniketatik edaten du, sorburua ondorengoetan dutena: publizitatearen industria, espresionismoaren pintzelkada, surrealismoaren keinua eta ordenagailuz sortutako irudiak. Azken urteotan, bere pinturetan, berak gai nagusitzat jotzen duena garatu du: askatasuna. Hori agerian geratzen da mihisea lantzeko daukan adorean eta isurian, iraganeko kodeak gordetzen dituzten teknika berriak baliatuz; aldi berean, ordea, zerbait berria (baina hurbilekoa) direlako sentsazio bitxia, paradoxikoa pizten dute.

Bere lanaz, Oehlenek behin eta berriz pinturaren inguruan pizten den eztabaidan parte hartzen du, XX. mende erdialdera pinturaren heriotzaz hitz egin zen lehenengo alditik. Hain zuzen, Oehlenek pintatuz elikatzen du eztabaida hori. Artista kontzeptuala da, eta pintura baliatzen du. Bere obraren interpretazioaz, egileak ondorengoa dio:

“Bakoitzak nahi duena pentsa dezala. Aspergarria da esanahien inguruan hitz egitea. Publikoaren ulermena eta publikoarekiko konplitzitatea ez zaizkit ardura. Norberak nahi duena senti dezala”.

Erakusketak laurogeiko urteetatik hasi eta gaur arteko artelanak biltzen ditu, hiru serietan banatuta. Kronologiari lotuz, horietako lehena 1980ko hamarkadan egindako pintura abstraktuen multzo bat da. Bigarren seriea 1992tik ordenagailuz egindako artelanek osatzen dute. Bukatzeko, hirugarren serieak zuhaitzaren gaiari erreparatzen dio, eta indarrean da artean ere. Erakusketarako erabilitako aretoa hiru alde irekitan banatzen da eta, era horretan, hiru serieek eta horietako artelanak dialogoan dira elkarrekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Zuhaitza (Baum), 2013–16

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago