Edukira zuzenean joan

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Info gehiago

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada

Izenburua:
Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada
Erakusketa:
Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Gaiak:
Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Inprimaketa | Pintura | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Oehlen, Albert

“Ez zait anabasa interesatzen, kontrolik gabeko ordena baizik”.

1992an, Oehlen koadroak ordenagailu bidez pintatzen hasi zen. Bereizmen gutxiko irudiak dira, kasu askotan pixelatuak ere, eta berehala zaharkituta geratzen den etorkizun batez hitz egiten digute, teknologiaren bilakaera azkar bat dela eta.

Makinaren aukera teknikoak, mugatuak badira ere, artistak inprobisa dezakeen arau eta ereduen multzo berri bat bezalakoak dira. Abstrakzio modu berri bat da, marrazketa-programa digitalen erabiliz lortutakoa. Oehleni ordenagailuaren sagua eskuaz mugitzean sortzen zen emaitza interesatzen zitzaion: koadro horietan, ez zegoen pertsonaren keinu adierazkorrik.

Ironia eta naturaltasunaren nahasketa bereziaz, Oehlenek ordenagailu bidezko pinturak “bioniko”tzat hartu ditu, nahiz eta horien itxura primitiboa den gehiago futurista baino. Koadro horiek, sobera trinkoak dira, “informazio gehiegi” dute, mundu digitalaren adierazgarri.

Bere koadroetan kolore beltza huts-hutsik erabiltzeak helburu bat dauka, sorkuntza horiei pintoreak egozten dien zentzuari lotuta, honela azalduta:

“Artelan hauek ordenagailu eramangarri batek marraztutako motiboak ziren jatorrian, eta gero mihisean handitu eta serigrafiatu nituen. Ordenagailu bidezko koadroak ez dira pintura hutsa, teknika nahasketa bat baizik, tartean direla ordenagailu bidezko inprimaketa, serigrafia eta pintzela”.

Egun, metodo hori nahiko ohikoa da, baina Oehlen izan zen aitzindarietako bat, teknika bideragarri bat asmatu baitzuen aro digitaleko pintoreentzat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Zuhaitza (Baum), 2013–16

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago