Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006
Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada
Iruzkinak
Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012
- Izenburua:
- Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012
- Erakusketa:
- Albert Oehlen. Irudiaren atzean
- Gaiak:
- Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Gogoeta
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Oehlen, Albert
Bere ibilbide artistikoan, Albert Oehlen-ek autorretratu-sorta bat egin du eta, horietan, bere irudiak abiapuntutzat balio izan dio artearen esanahiaz eta artistaren identitateaz gogoeta bat proposatzeko.
Artelan hauetan, pintoreak genero klasiko bat darabil, eta figurazioaren eta abstrakzioaren arteko oreka bat bilatzen du praktika artistikoaren arauak eta kultura-, estetika- zein arte-legeak auzitan jartzeko. Gaiak ez du garrantzi handirik bere autorretratuetan; aldiz, aitzakia bihurtzen da egilearen pentsamenduak adierazteko.
Oehlenek, gainera, bere autorretratuak baliatzen ditu pintorea jainko moduko bat delako ideiaren kritika bat egiteko. Benetan egileak ez du bere obraren gaineko kontrolik artearen merkatura behin heltzen denean.
Gehienetan, haren erretratuak kolore-sorta murritz bat erabiliz egindako irudi espresionistak dira, marroiak, gorri-horiak eta grisak. Zuzeneko eta keinuen bidezko estilo batez pintatzen ditu, espresionismo modu kontrolatu eta gogoetatsu batez eta berariaz, birtuosismotik urruntzen den teknika batez. Gainera, artelan hauek funtsean pinturari dagozkien gaiei erreparatzen diete.
Pintura honetan, Oehlenek artista izatearen inguruko gogoeta egiten du; laurogeiko hamarkadaren hasieratik lantzen ari den gai bat da.