Edukira zuzenean joan

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Sarrera

Info gehiago

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Info gehiago

Iruzkinak

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Izenburua:
Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006
Erakusketa:
Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Gaiak:
Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Erretratua eta autorretratua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Oehlen, Albert

Eszena honetan, zutabe klasikoak, loreak, mahats-parra, iturri bat eta ontzi bat ikus ditzakegu, eta pinturaren gai tradizional bat berrinterpretatzen da: udaberria eta bizia ospatzea. Itxura batean, eszena ezin ederrago bat da. Aldiz, usteak ustelak dira.

Koadroan, gizonezko pertsonaia bat bitan agertzen da irudikatuta, eskala txikian zein handian, eta ikusleari begira jartzen da. Pintorearen giza irudiok ardoaren jainko Bako ordezkatzen dute, baina margolariak ez du bere burua jainko alaitzat irudikatu, ez du biziaren zorion une bat ospatzen, aurpegiera serioa du. Artelan honetan, artistak egungo elementuak ere sartu ditu; adibidez, ardoaren ordez, garagardo botilatxo bat jarri du eta, tradizioan, Bakori egozten zaion mahats-parren koroa tipikoaren ordez, pintoreak tirantezko kamiseta zuri soil bat darama soinean.

Eskuinean, bere giza irudia iturriaren gainetik altxatzen da, eta zuzenean hartzen du txorrotek isurtzen duten ura. Baina bere erretratua ezkerrean ere agertzen da, soka hautsi batzuekin lotutako ontzi edo lorontzi bitxi baten barruan. Bere aurpegierak ezer pozgarririk adierazten ez duen arren, Oehlenek jainkoaren tokia hartzea lortzen du, eta bere burua sortzailetzat dauka, pinturaren sortzailetzat, baina baita pinturaren esanahi tradizionalaren suntsitzailetzat ere.

Modu klasikoan asmatutako autorretratu hau, artistak egiten dituen guztiak bezala, Oehleni bere ideiak eta pentsamenduak bideratzeko baliatzen du artistak, ez azterketa psikologiko bat egiteko, baizik eta, batez ere, kultura eta estetikako konbentzionalismo batzuk auzitan jartzeko.

Koadroen bitartez, Oehlenek pinturari buruzko bere ideiak adierazten ditu, baita harekiko maitasun eta gorroto harremana ere. Artelan hau artistaz erakutsi izan den eta egotzi ohi zaion maisu irudiari buruzko gogoeta biziki ironikoa da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Zuhaitza (Baum), 2013–16

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago