Edukira zuzenean joan

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Zuhaitza (Baum), 2013–16

Izenburua:
Zuhaitza (Baum), 2013–16
Erakusketa:
Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Gaiak:
Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Lerroa | Materiala | Natura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Oehlen, Albert

1980ko hamarkadatik aurrera, Oehlen zuhaitzaren gaia erabiltzen hasi zen bere pinturan. Piet Mondrian-ek, zuhaitz batean oinarrituz, forma figuratiboa desegiteaz ikertu zuen bezala, Oehlenek bitarteko hori erabiltzen du “artelanak metodikoki edukiz biluzteko”.

Polietilenoz estalitako aluminio xafla baten gainean pintatutako koadroak dira, material horiek publizitate-panelen itxura ematen baitute. Pintoreak ondorengoa dio itxura horri buruz:

“Gustuko dut zurruntasun hori; ematen du teknologia modernoa dela, eta askoz errazagoa da material horren gainean pintatzea mihisean baino. Ez nuen beste gainazal baten bilatzen, besterik gabe probatu eta gustuko izan nuen”.

Ezusteko aldaketa horiek tipikoak dira Oehlenen baitan, eta bere senari jarraitzen diote, baina kalkuluaren fruitu ere badira.

Zuhaitzen adarren egitura kaotikoak eta desordenatuak artelan bat sortzeko modua ematen dio, pintzelkadek nora eramango duten jakin gabe. Aurrez ez dago ezer finkatuta, erabiliko dituen koloreak bakarrik.

Serie honetako irudiek zuhaitz-itxura eta kolore beltzeko forma eskematikoak erakusten dituzte: enborrak eta adarrak ordenagailu bidez lortutako marrazkien antzeko siluetak bihurtzen dira, eskuz eta zorrozki pintzelez eta olioz pintatuta egon arren. Koadro monokromo horietan, Oehlenek txandakatu egiten ditu magenta koloreko laukizuzenak atzealdeko zuriaren eta formen beltzarekin kontrastean.

“Lerro beltz horiek hondo magenta baten gainean jartzen ditudanean, zerbait kezkagarria gertatzen da. Magenta histeriaren kolore bat da, nolabait esateko. Niretzat, zuhaitz psikopatikoak ematen dute: giza zuhaitz psikopatikoak”.

Oehleni ez dio axola bere artelanen esanahiak, hainbat bider adierazi izan duen bezala. Ikusleek haiei buruz egiten dituzten interpretazioak ez zaizkio interesatzen. Bera mihise huts batekin aurrez aurre dagoen bakoitzean zerbait berria sortzen saiatzen da, esperimentatu eta zerbait berria ontzea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera udaberri (Selbst als Frühling), 2006

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Norbera zeramika lanean (Selbst beim Töpfern), 2012

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago

Zuhaitza (Baum), 2013–16

Albert Oehlen. Irudiaren atzean, Iruzkina, 2016

Info gehiago