Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Ordenagailu bidezko pinturak (Computer Paintings), 1990ko hamarkada
Zuhaitza (Baum), 2013–16
Iruzkinak
Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988
- Izenburua:
- Pintura abstraktuak (Abstract Paintings), 1988
- Erakusketa:
- Albert Oehlen. Irudiaren atzean
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Gogoeta
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Teknikak:
- Impasto | Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Oehlen, Albert
Oehlen-en pintura abstraktuak figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugan kokatzen dira. Ezagutu ditzakegu kolorearen aplikazio gogotsuagatik eta aztoratuagatik, eta pintzelaren keinuen adierazgarritasun pertsonalagatik eta adoretsuagatik.
Oehlen 1988an hasi zen koadro abstraktuak pintatzen, Martin Kippenberger artistarekin batera Andaluzian egindako egonaldi batean. Pintoreak bere lan-estiloaren aldaketaren arrazoia azaltzen du:
“Zentzu batean, nire ustez, artearen historia figuratibotik abstraktura mugitzen ari zen. Eta nik berdina egin behar nuen. Nire bizitzan, artearen historian gertatutako bilakaera berdina bizi behar nuen”.
Pintzelez olio-pinturaz margotutako mihiseak dira; hori da pintatzeko modurik ohikoena. Baina bertan, axolagabetasuna nabaritzen da, trebezia teknikoa ezkutatzen du, badu ezin hobe kalkulatutako bat-batekotasun bat. Egilea impasto aberatsekin eta kolore ausarten arteko kontrasteekin jostatzen da. Mihiseek uko egiten diete ezarritako edertasunaren ohiko ereduari zein arauei.
1988ko Titulurik gabea artelanean, betaurreko horiz estalitako begi handidun, sudurdun eta mingaindun buru bat pintura geruzaz eta pintzelkada zabalez jositako koadro honen erdigunean kokatzen da. Koloreek elkar zikintzen dute, nahasten dira. Oehlenen koadro abstraktuek gustuari buruzko gogoeta bat egin nahi dute. Horri buruz, artistak dio:
“Ez dut batere problemarik atsegin ez ditudan gauzekin. Hori baino, ulertzen dut ondorengo argumentuaren egiaztapen bat dela: izaki konplexua den neurrian, lan artistikoak dena kontrolpean duela azken batean”.
Sarkasmoa muturrera eramaten du bere lanari buruzko azalpenak ematen dituenean:
“Koadro batean hilabetez lan egiten duzunean, munduko irudi itsusienaren aurrean pasatzen duzu hogeita hamar egun. Nire lanean, irudi izugarriz inguratua nago etengabe. Benetan. Zarpail ezin zatarragoak ikusten ditut, magia artez bezala azken unean zerbait ederra bihurtzen diren arren”.