ArkiEskultura
Eskalaren gaineko garaipena
Eskulturaren formaren aurkikuntza, 1910–30: Espresionismoa
Atalak
Hiru dimentsioko espazioaren konkista, 1910–1930: Kubismoa-De Stijl-Bauhaus
- Izenburua:
- Hiru dimentsioko espazioaren konkista, 1910–1930: Kubismoa-De Stijl-Bauhaus
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artearen historia | Arkitektura | Eragin artistikoa | Bauhaus Eskola | De Stijl | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Konstruktibismoa | Kubismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Maketa
- Aipatutako artistak:
- Gabo, Naum | Mies van der Rohe, Ludwig | Rietveld, Gerrit | van Doesburg, Theo | Vantongerloo, Georges
Natura arte modernoan gero eta modu egituratuagoan agertzeak, Kubismoak defendatzen zuen bezala, 1960–07tik aurrera mesede egin zion pintura-espazioak konkistatzeari, gaia ia aitzakia soil bezala zutenei. Horren ondorioetako bat Abstrakzio Geometriko deituriko mugimendua izan zen, eta hau espaziora orientaturiko arteetara zabaltzea. Arkitekturaren hizkuntzara itzulirik, 1910 eta 1930 urteen artean joera horrek, XVIII eta XIX. mendeko neoklasizismoekin batera, modernotasun geometrikorako bidea ireki zuen (Mies van der Rohe, Gerrit Rietveld). Era berean, eskulturan, bai konstruktibistak (Naum Gabo) bai De Stijl-eko artistak, arkitekturarenganako debozioa zutenak (Georges Vantongerloo, Theo van Doesburg), kubisten ikuskera espazialera pasatu ziren. Gorpuzduna, objektuala, garbitasun aszetikodun eraikuntza espazial bihurtu zen. Begiratzerakoan, hauxe da sortzen zaigun galdera, ea arkitektura-maketen aurrean gauden edo eskultura txiki autonomoak diren.