ArkiEskultura
Arkitektura eskultura bilakatuta - Eskultura arkitektura bilakatuta 1950-60
Box eta blob eta espazio birtualaren aurkikuntza - XXI. mendea
Atalak
Zizelkatutako hiria 1960–70: hiriko utopiak eta mega-eskulturak
- Izenburua:
- Zizelkatutako hiria 1960–70: hiriko utopiak eta mega-eskulturak
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Arkitektura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Hirigintza
- Artelan motak:
- Arkitektura | Maketa
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin | Häusermann, Pascal | Isozaki, Arata | Kemeny, Zoltan
Hirurogeiko hamarkadako urteak “gure hiriak bizitzeko desegoki” egiten duten guztia (Alexander Mitscherlich) kritikatu zen urteak dira, baita hiri utopien proiektu handien urteak ere. Londresen, Milanen, Parisen eta Vienan, arkitekto gazteek mega-hiri berriak asmatu zituzten, esate baterako, lehengo hirien gainetik sare formako egituretan makulu antzekoetan altxatzen direnak edo multzo zelular organiko erraldoietan zabaltzen direnak, elkarrekin bizitzeko modu berriek gizarte libreagoa sorraraziko dutelakoan. Hala, alderdi estetiko/sentsoriala funtzionalismo eta utilitarismo hotzaren gainetik nagusitzen da, eta eskulturaren alorreko ideia jakin batzuekin bat datozen hiri konposizioak eratzen dituzte: Arata Isozakiren egoitza-multzoek edo clusterrek, makuluen gainean eraikitakoek, Zoltan Kemenyren metal geruzen pilaketak gogorarazten dizkigute. Häusermannen arrautza formako egoitza-zelulak Brancusiren oinarrizko forma organikoetan inspiratuta daude.