ArkiEskultura
Filosofoa arkitekto gisa: pentsamenduaren sistemak arkitektura gisa
Zizelkatutako hiria 1960–70: hiriko utopiak eta mega-eskulturak
Atalak
Arkitektura eskultura bilakatuta - Eskultura arkitektura bilakatuta 1950-60
- Izenburua:
- Arkitektura eskultura bilakatuta - Eskultura arkitektura bilakatuta 1950-60
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Arkitektura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Pertzepzioa
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Chillida Juantegui, Eduardo | Le Corbusier, | Lloyd Wright, Frank
Organikoaren eta geometrikoaren arteko kontraposizioa, gorputzaren eta espazioaren artekoa, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadan ere egon zen eztabaida izan zen. 1954an, Carola Giedion-Welcker arte-historialariak “eskulturaren aroa” deitu zion garai horri, gerra-aurreko aldia izan ez zen bezala. Le Corbusierrek Ronchampeko peregrinazio-kapera egin zuen, zalantzarik gabe aurretik egina zuen Villa Savoye-ko kutxa geometrikotik aldentzen dena. Halaber, Frank Lloyd Wright-ek New York-eko Central Park-aren ondoan dagoen Guggenheim Museoaren eraikina espiral organikoaren itxuraz eraikiarazten du. Garai hartan, eskulturan iraultza berri bati eman zitzaion hasiera. Eduardo Chillidak nolabait “eskulturaren gorputza” eraldatzea lortu zuen, eta hirurogeiko hamarkadan arkitektura eskulturalaren barnean kapitulu berri baten aurrekaria ezarri zuen.