ArkiEskultura
Eskulturaren formaren aurkikuntza, 1910–30: Espresionismoa
Filosofoa arkitekto gisa: pentsamenduaren sistemak arkitektura gisa
Atalak
Eskultura bide eta leku gisa: monumentutik instalaziora
- Izenburua:
- Eskultura bide eta leku gisa: monumentutik instalaziora
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Hirigintza
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Alberto Giacomettik idulkiarekin egin zituen saiakuntzak eta “plaza”ri buruz zuen kontzeptuak, berrogeita hamarreko hamarkadan beste genero baten sorrera bultzatu zuten: instalazio artearena. Giacometti instalazio artearen aitzindaritzat hartu ohi da, espazioa menderatu eta hiriko espazioan sartu ez ezik, asmotzat multzo sozial osoa “plastika sozial” bihurtzea duen adierazpidearena (Joseph Beuys). Hirurogeiko hamarkadako arte horretan, instalazioa espazio minimalistan barneratzen da eta eskultura leku bihurtzen da, aldi berean ikusleak eskultura mugikor antzeko baten funtzioa bereganatzen duelarik.