Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara

Info gehiago

Falta zenaren bila

Info gehiago

Atalak

Leku bakartia

Izenburua:
Leku bakartia
Erakusketa:
Yoshitomo Nara
Gaiak:
Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Gizarte-kronika | Vietnamgo gerra | AEB | Japonia | Musika | Blues | Emozioa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Pop Artea
Aipatutako artistak:
Nara, Yoshitomo

Yoshitomo Nara Hirosaki hiriko landagunean bizi zen langile-klaseko familia batean jaio zen. Etxea muino baten gainean zuten, sagastiz eta zelai berdez inguratuta. Nara “Japoniako mirari ekonomikoa” deritzonaren urteetan hazi zen, beraz, gurasoek etxetik kanpo lan egiten zuten ordu luzez. Inguruan adin bereko haur gehiago ez zegoenez, Narak denbora asko igarotzen zuen bakarrik. Irudimen eta sormen handikoa izan zen txiki-txikitatik, eta gustuko zuen marraztea; komiki bat egin zuen etxeko katuarekin bizitako abenturak ardatz hartuta. Katua eta auzoko beste animalia batzuk ziren Nararen konpainia bakarra, eta musika entzuten aritzen zen berak egindako irrati batean.

Far East Network (FEN) entzuten zuen, Vietnamgo gerran Japoniara bidali zituzten Estatu Batuetako indar armatuei zuzendutako irrati-kate bat. Ipar Amerikako blues musikak berezko dituen doinu introspektibo eta malenkoniatsuak, gerraren kontrako mezu inkonformistak zabaltzen zituzten eta eskubide zibilen aldeko mugimendua babesten zuten kantautore estatubatuarren —adibidez, Bob Dylanen— folk abestiak eta Ingalaterratik eta Irlandatik iritsitako folk herrikoia izaten zituen entzungai kate hark. Narak ez zituen ulertzen hizkuntza arrotzean abestutako kantu haien hitzak, baina zentzumenen bidez barneratzen zuen soinua. Erantzun instintibo hori diskoen azaletatik ondorioztatzen zuenarekin nahastuz, bere erara interpretatzen zuen musika, bere emozioez jantzita. Musika askatzailea zitzaion, eta gizateriarekiko eta komunitatearekiko errespetua areagotu zion.

BESTE ATALAK

Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Leku bakartia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Falta zenaren bila

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Hementxe daukat behar dudan guztia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lurrikararen ostean

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Isil-isilik gogoetan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Tradizioarekin elkarrizketan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lerroak marraztuz eta bakea defendatuz

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago