Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Hementxe daukat behar dudan guztia

Info gehiago

Isil-isilik gogoetan

Info gehiago

Atalak

Lurrikararen ostean

2011n Japonia astindu zuen lurrikararen ostean, Nara konturatu zen ordura arte egindako bidea birplanteatu egin behar zuela oraina eta geroa bateratzeko. 2012an Yokohomako Arte Museoan ikusgai jarri zituen margolan berriek nolabaiteko trantsizioa adierazten zuten, gorputz osoko zutikako irudietatik aldendu eta aurpegien lehen planoetara pasatzen hasi baitzen, bere lanei nortasun-agirirako argazkien edo erretratu tradizionalen itxura ematen zien aurrez aurreko laukiratze-formatura. Lan horietan, haurrei desafio-kutsua darie begiak zabal-zabalik dituztela ageri direnean, baina zeharkako begiradak eta oldarkortasun-sentsazioa desagertu egiten dira, eta zaurgarriago dirudite umeek. Begiak itxita dituztenean, ordea, hausnarketa, bake eta introspekzio sakoneko sentsazioa transmititzen dute; Narak bihotzaren begiekin ikustea deitzen duen barne-barneko ikuspegia da hori, kanpoko munduaren distrakziorik gabea.

Nararen haurrak, zatikatutako kolore-ukitu oparoen sorta zabal batez irudikatuak, gero eta etereoago bihurtuz joan ziren. Pintura-geruzak gainjarriz emandako pintzelkada metodikoek esperimentazio formaleko etapa berritzaile bat adierazten dute: aurreko lanetan ikusten ziren kolore-eremu trinkoen erabilera atzean utzi, eta arreta mihisearen gainazal fisikoan eta artistaren eskua agerian uztearen tradizio piktorikoan jartzera igaro zen Nara.

Aurpegiei arretaz erreparatu behar zaie pertsonaien barne-emozio konplexuak interpretatu ahal izateko. Begien eta auraren bidez transmititzen diren emozio horiek irudi bakoitzaren ariman barneratzen gaituzte, Nararen ariman.

BESTE ATALAK

Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Leku bakartia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Falta zenaren bila

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Hementxe daukat behar dudan guztia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lurrikararen ostean

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Isil-isilik gogoetan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Tradizioarekin elkarrizketan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lerroak marraztuz eta bakea defendatuz

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago