Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Lurrikararen ostean

Info gehiago

Tradizioarekin elkarrizketan

Info gehiago

Atalak

Isil-isilik gogoetan

Sarritan, Narak objektuen barruan kokatu izan ditu bere haur-irudiak, esaterako, aterpea eta babesa sinbolizatzen dituzten kutxen eta etxeen barruan. Te-kikara bat ere —hau da, eguneroko objektu arrunt bat— baliatu izan du leku seguru eta inguratzaile bat sortzeko. Artistak askotan erabiltzen duen beste gai bat putzua da; eremu komunitariorako pasabidea eskaintzen digu motibo horrek, isolamendutik ihes egiteko bidea. Nararen gaiak bere haurtzaroan errotuta daude, hots, emozionalki konplexua izandako garai batean, baina artistaren xedea haien aurrean ikusleek nork bere esperientziatik erantzutea da.

Bizitza-iturria (2001/2014/2022) lanak zenbait haur aurkezten ditu te-kikara tradizional baten barruan, ardi-belarridun txanotxoak jantzita, arkume txikien xalotasunaren erakusle. Umeek begiak itxita dituzte, eta, urrunetik begiratuta, itxura lasaia dute, baina ura darie begietatik, eta ur hori kikarara isurtzen da: malko-iturri bat da, etengabeko tristura-jario dinamikoa, ukigarria eta amaiezina. Betiereko gaztetasunaren iturri iradokitzaile eta alaia eskaini ordez, badirudi etorkizunaren ikuspegi kezkagarri eta samingarria iragartzen duela Bizitza-iturria piezak.

Narak ez dio itxaropenari aterik ixten, ordea. COVID-19aren pandemia-garaian, Ur arrosatan (2020) margotu zuen Okinawako Ishigaki uharteko G. Yoko kantautorearen Survive albumaren azalerako. Narak Yokoren irlako doinuen esentzia jaso zuen; begiak itxita dituela eskuetan bitxilore bati eusten dion neska gazteak bakea eta baretasuna helarazten ditu. Bakar-bakarrik dago, Narak ibai gisa deskribatzen duen ur arrosatan zutik. Nahitaezko isolamendua benetakoa izan zen garai batean, badirudi neskatoa pozik dagoela bere buruaren konpainian; ibaiak garbikuntza eta birsortzea iradokitzen ditu.

BESTE ATALAK

Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Leku bakartia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Falta zenaren bila

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Hementxe daukat behar dudan guztia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lurrikararen ostean

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Isil-isilik gogoetan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Tradizioarekin elkarrizketan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lerroak marraztuz eta bakea defendatuz

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago