Edukira zuzenean joan

Yoshitomo Nara

Isil-isilik gogoetan

Info gehiago

Lerroak marraztuz eta bakea defendatuz

Info gehiago

Atalak

Tradizioarekin elkarrizketan

Izenburua:
Tradizioarekin elkarrizketan
Erakusketa:
Yoshitomo Nara
Gaiak:
Haurrak | Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Materialtasuna | Sinbologia | Bizitza | Europa | Japonia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Aipatutako artistak:
Nara, Yoshitomo

Europan, Narak aukera izan zuen Erdi Aro bukaerako eta Errenazimentu hasierako freskoen gardentasuna eta haien gainaldeetako testurak miresteko. Japoniara itzuli zenean sakon hausnartu zuen Europako tradizio artistikoen alderdi horien eta 1980ko hamarkadan ikasitako tekniken inguruan.

Hain estimatua zuen iztuku-itxurako akabera sotila lortzeko, Narak pintura zurizko geruza mehe batez estali zituen pastel-koloreak, eta, horrela, argitasuna eman zien irudiei. Lausodura zuriak areagotu egiten du 2012an —Ekialdeko Japoniako lurrikara handiaren hurrengo urtean— margotutako Lanbropean lanaren giro etereoa. Materialtasuna ematen dio neskatxa inguratzen duen lanbroari, eta inguruko guztia moteldu egiten du, nahasgarria eta bereizezina bihurtzeraino. Laranja biziz zipriztindutako soineko gorriak ere kolore motela du. Narak Errenazimentuko ikonografiaren sinbolismoa eta adierazle narratiboak erabili zituen neskatoaren eskuetan kimu berde bana jarrita. Bi hostoko kimu hori Narak baliatutako lehen motiboetako bat da, 1980ko hamarkadaren hasieratik erabili izan duena: baikortasunaren, bizitza berriaren, indarberritzearen eta hazkundearen seinale txiki baina boteretsua.

Europako pintore handien lanari buruz duen ezagutzan oinarrituta, Narak beste ikuspegi formal bat ere aplikatu izan du: bere margolanak puntillismo liluragarri eta dinamikoa baliatuz deseraikitzea. Hala, hainbat koloretako pintzelkada zatikatuak erabili izan ditu pertsonaiak margotzeko. Margolanei hurbiletik begiratzean, bata bestearen gainean jarritako kolore-geruzak bereizi daitezke, baina distantzia jakin batera, nahastu egiten direla dirudi. Pintzelak utzitako ageriko arrastoek artistaren presentzia adierazten dute, baita baliabide piktorikoaren potentziala azpimarratzen ere.

BESTE ATALAK

Yoshitomo Nara

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Leku bakartia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Falta zenaren bila

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Hementxe daukat behar dudan guztia

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lurrikararen ostean

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Isil-isilik gogoetan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Tradizioarekin elkarrizketan

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago

Lerroak marraztuz eta bakea defendatuz

Yoshitomo Nara, Atala, 2024

Info gehiago