Yoshitomo Nara
Falta zenaren bila
Lurrikararen ostean
Atalak
Hementxe daukat behar dudan guztia
- Izenburua:
- Hementxe daukat behar dudan guztia
- Erakusketa:
- Yoshitomo Nara
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Erakusketak | Lurrikara | AEB | Alemania | Japonia | Suntsipena | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Nara, Yoshitomo
Nara Koloniara joan zen 1994an, eta ordurako bere lana banakako eta taldeko erakusketa ugaritan egona zen ikusgai Europa osoan. 1995ean egin zuen lehen erakusketa AEBn eta, 2000. urtean, Alemanian hamabi urtez bizi ostean, atzerriko egonaldia bukatu eta Japoniara itzultzea erabaki zuen.
Tokiora bueltatzerakoan, bere esperientzietan eta kanpoan emandako denboran ikasitako guztiari buruz hausnartu zuen, eta bere lengoaia artistiko bereziaren garapenean aplikatu zuen ezagutza hura. Zuntzez indartutako plastikoa (FRP) erabiltzen jarraitu zuen —material horrekin lanean ziharduen 1990eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, pintura eta eskultura uztartuz—, eta Europako arte eta teknika tradizionaletara jo zuen. Nararen plater-formako lan borobilek Errenazimentuko tondoak gogorarazten dituzte; izan ere, sinplifikatutako hondodun pieza horiek protagonistengan jartzen dute arreta. Antzinako konposizio haien ingurune zehaztugabeek liluraturik zuten artista, garai nahiz leku ezagunetatik askatzen baitituzte pertsonaiak.
2011ko martxoaren 11n, Japoniak hainbat hondamendi jasan zituen bata bestearen atzetik: Ekialdeko Japonian gertatutako lurrikara handia, hark eragindako tsunamia eta Fukushima Daiichi zentral nuklearreko istripua, Japonian “3.11” izenez ezaguna. Narak lotura estua du Japoniako ipar-ekialdeko eskualdearekin, han hazi baitzen; hala, bere arte-ekoizpena moteldu egin zen gertakari haiek eragindako oinazearen, galeraren eta suntsiketaren neurria asimilatzeko gai izan zen arte. Nara Fukushimara joan zen ebakuazio-zentro batean tailer bat ematera: inprobisatutako argazki-estudio bat antolatu zuen guztia galdu zutenentzako oroitzapen berriak sortzeko asmoz.