Edukira zuzenean joan

Jasper Johns: Night Driver

[205 aretoa]

Info gehiago

[207 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[206 aretoa]

Jasper Johnsen obra ospetsuenetako bat dugu hemen ikusgai: Bi pilotadun margolana (1960). Bertan, Johnsek ironiaz tratatu zuen gizontasunaren apoteosia, espresionismo abstraktuko pintoreekin eta haiek egin ohi zituzten formatu handiko obrekin lotzen zen arrandia.

Johnsen lehen eskulturetako batzuk ere badaude aretoan, 1958 eta 1961 bitartean sortuak. Hasieran landu zituen motiboen artean bonbillak eta linternak ziren nagusi, gauzei argi egin beharrean begiradaren beraren jomuga bihurtuak. Bestalde, Kritikaria irribarrez (1959) obran, hortzetako eskuila bat daukagu, zurden ordez haginak dituena, umorez adierazteko kritikariek beren hitzen bidez hautematen dituztela artelanak.

1964 eta 1972 artean, Johnsek gai berriak ikertu zituen bere margolanetan. Souvenirra (1964), adibidez, autorretratu ironiko bat da: hondo griseko koadro txiki bat, itsatsita daukana Japoniako souvenir denda batean erositako plater bat, eta, platerean inprimatuta, artistak Tokioko fotomatoi batean bere buruari ateratako erretratu bat. Buruaren inguruan, halo bat osatuz, hiru kolore primarioen izenak ageri dira (RED, YELLOW eta BLUE), txantiloiz margotuta. Ohikoa da Johnsek bere obretan kolore primarioak eta txantiloiak erabiltzea, eta, kasu honetan, autorretratuaren kontzeptuan sakontzeko baliatu zituen baliabideok. Atzerako ispiluak eta linternak, aldiz, margolanari itsatsita horiek ere, egileak iraganari eta etorkizunari buruz egindako gogoeta iradokitzen dute. Estudioa (1964), Titulurik gabea (1964–65) eta Estudioa II (1966) obrak, berriz, artistaren lantegiaren gaiari eskainita daude. Lehen begiratuan itxura abstraktua badute ere, ate edo leihoen inpresioak eta estudioaren giroa gogorarazten duten objektuak gehituz eginda daude.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[205 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[206 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[207 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[209 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[203 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago

[202 aretoa]

Jasper Johns: Night Driver, Atala, 2026

Info gehiago