Edukira zuzenean joan

Jasper Johns: Night Driver

hezkuntza-edukia

ARTEA ERALDATU ZUTEN BEGIRADAK

Didaktika ekimenak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak eta eduki digitalak eskaintzen ditu, erakusgai dauden artelanak balioesten laguntzeko tresnak eta baliabideak emateko xedez.

Gune honetan, XX. mendeko funtsezko hiru artistaren lana gailentzen da: Edvard Munch, René Magritte eta Marcel Duchamp. Jasper Johnsek eta beste sortzaile garaikide batzuek haien ondarea jaso zuten, besteak beste, Robert Rauschenbergek, Merce Cunninghamek eta John Cagek. Azken laurek ideia-truke emankorra izan zuten euren artean, eta elkarrekiko eragin horrek berrikuntza handia ekarri zuen hainbat diziplinatara —artera, dantzara eta musikara, batez ere— 1950eko eta 1960ko hamarkadetako New Yorken.

Didaktikak solairu honetako korridorean du jarraipena. Bertan, hainbat irudi, objektu eta testu daude, Jasper Johnsen sormen-prozesua hobeto ulertzen eta haren obren esanahi-maila desberdinez jabetzen laguntzeko.