Jasper Johns: Night Driver
Walkaround Time, 1968–2017
Xehetasun tantrikoa (Tantric Detail), 1980
Iruzkinak
Banderak, ituak eta zenbakiak
- Izenburua:
- Banderak, ituak eta zenbakiak
- Erakusketa:
- Jasper Johns: Night Driver
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Marrazkigintza | AEB | Zenbakiak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Neo-Dada | Pop Artea
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper
Marrazkiek funtsezko lekua dute Jasper Johnsen produkzioan. Artistak ez ditu beste obra batzuetarako prestalan gisa egiten, beren horretan garrantzia duten pieza gisa baizik. Marrazkietan, artistak motibo ezagunetara jotzen du —bandera, itu eta zenbakietara—, motibo horiekin probak egin eta eraldatzeko xedez.
Askotariko materialekin lan eginez —nola diren arkatza, ikatz-ziria, tinta, akuarela nahiz collagea—, Johnsek aztergai hartzen du irudi berbera nola aldatu daitekeen keinuaren eta errepikapenaren bidez. Marrazten dituen formak ezegonkorrak dira maiz, eta aldi berean agertzen eta desagertzen dira, irudia eratze-prozesuan balego bezala.
Marrazkietako asko sekuentzian garatuak dira, eta bereizmena baino, gogoeta da nabarmentzen dutena. Moldaketa bakoitzak aurrekoa eraldatzen du: pentsamendua etengabeko aktibitate gisa erakusten du, eta ez azken emaitza gisa. Irudia etengabe berrebaluatzen da ikuslearen aurrean.
Lanok erakusten dute marrazkia ikerketarako eremua dela: begiradak, sorkuntzak eta pentsamenduak bat egiten duten lekua, irudi ezagunak etengabe berrinterpretatzea ahalbidetzen duen tokia.
Grabatuak
Grabatua da Johnsen praktika artistikoan funtsezkoa den dimentsioetako bat. Lehendik existitzen diren obrak erreproduzitzeko baino, irudiak birplanteatzeko baliatu izan ditu estanpazio-teknikak; hala, koloreak aldatu, konposizioak alderantzikatu edo zatiak isolatu izan ditu hartu-eman berriak sortzeko.
Transferentzia- eta errepikapen-prozesuen bidez, irudia jariakor bihurtzen da, finko bihurtu beharrean. Estanpa bakoitzak ezberdintasun sotilak txertatzen ditu; hartara, arretaz konparatzera bultzatzen gaitu, eta jatorrizko matrizetik haratago luzatzen du sortzearen ekintza bera.
Johnsen iritzian, errepikapena ez da bikoiztea, ikertzea baizik. Grabatuari esker, irudiek eboluzionatu egiten dute bariazio bakoitzarekin, eta erakusten dute pertzepzioa aldatu egiten dela formak baldintza desberdinetan berragertzen direnean. Publikoa ikusten duenaz jabetzen da, baita ikustearen ekintzak berak denboraren joanean garatzeko duen moduaz ere.