Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

hezkuntza-edukia

Arrakasta

1913an Alemaniako Die Aktion aldizkariak Schiele-ren hainbat lan eta zenbait olerki argitaratu zituen. Hurrengo urteetan Erroman, Bruselan, Parisen, Zurichen, Berlinen, Dresdenen eta Munichen egin zituen erakusketak. Hala ere, 1918an heldu zitzaion arrakasta handia, Vienako Sezesioaren 49. erakusketa antolatu, eta bertan esku hartu, zuenean. Harrezkero eskari ugari jaso zituen, batez ere, erretratuak egiteko. Erretratuetan ohiko edertasun eta errealitate nozioak baztertu zituen, eta modeloaren nortasuna eta izaera aditzera ematea bilatu zuen. Pertsonaia askori egin zizkien erretratuak, hala nola: Arthur Loewenstein (1890–1939) eta Arnold Schonberg (1874–1951) musikagileei; Albert Paris von Gutersloh (1862–1918), Gustav Klimt (1862–1918) eta Max Oppenheimer (1885–1954) artistei; Otto Wagner (1841–1918) arkitektoari; Friederike Maria Beer (1891–1980) Vienako gizartearen irudi gailenari; eta Arthur Roessler (1877–1955) haren babesleari.