Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

hezkuntza-edukia

Filosofia

Izenburua:
Filosofia
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Viena | Sentimenduak
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

Mende-aldaketak mundu-ikusmira berritzaileak ekarri zituen Vienan. Garaiko kultura adierazpide guztietan bilatu zen eguneroko errealitatetik ihes egiteko, edota errealitatea ahazteko, modua; horretarako, musika, dantza, alegoriak eta metaforak erabili zituzten, besteak beste. Gustav Klimt-en lana Viena hedonista eta axolagabe horren adibide da. Hala ere, garai hartan Angst edo ezinegonaren kontzeptua ere zabaldu zen, alegia, ezinegon-, estutasun- edo itolarri-sentipen jasanezinaren ideia. Schielek ezinegon existentziala eta XX. mendean jaioberri zen sexu-ezinegona jaso zituen bere lanetan. Edonola ere, lanon ezaugarri pertsonal nabariek ikusmira orokor horiek gailentzen dituzte.