Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

hezkuntza-edukia

Medikuntza-ikerketak

Schiele-ren garaian hainbat gaitz ikertu ziren etengabe, hala nola, eskizofrenia eta histeria. Ikerketetatik ondorioztatutako ideiak kafe-etxeetan eztabaidatu zituzten, eta aldizkarietan, panfletoetan, argazkietan, eta liburuetan argitara eman ziren; aipatzekoak dira, besteak beste: Iconographie photographique de la Salpêtrière (“La Salpetriere ospitaleko gaixoak irudietan”) liburua, D. M. Bourneville-k (1840–1909) eta Paul Regnard-ek (1850–1927) Parisen 1876 eta 1880 artean idatzitakoa; eta Vienako Sigmund Freud-en (1856–1939) Studien über Hysterie (“Histeriari buruzko ikerketak”), Josef Breuer-ekin batera (1842– 1925) 1895an idatzitakoa, eta Die Traumdeutung (“Ametsen interpretazioa”, 1900). Ikerkuntza horien eta buruko gaitzen inguruko interesa arte-sorkuntzaren katalizatzaile izan zen Schielerentzat; gainera, bestelako txostenak ere izan zituen eskuragarri, esaterako, Vienako Frauenklinik emakumeentzako klinikaren ginekologia-azterketak. Hartara, ohikoak dira Schieleren lanetan keinu eta aurpegiera bitxiko irudiak, bihurritutako gorputzak eta, inoiz, emakume haurdunak. Schielek sarritan kolorea erabili zuen irudiko hainbat osagai nabarmentzeko, ikuslea harritzeko eta zirikatzeko, baita garaiko tabuei aurre egiteko ere.