Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

hezkuntza-edukia

Garai baten izaera

Izenburua:
Garai baten izaera
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Historia | Lehen Mundu Gerra | Viena
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, aldaketa handiak gertatu ziren Vienan, filosofiaren, zientziaren eta artearen alorretan, besteak beste. Viena Austria-Hungariako Inperioko hiriburu bihurtu zen 1867an, eta Europako ekonomiaren, politikaren eta kulturaren ardatz izan zen urtetan. Populazioa urte gutxitan asko handitu zen, eta, ondorioz, hiria zaharberritzen hasi ziren; Habsburgoko etxeko Frantzisko Josef I.a (1830–1916) enperadorearen agindupean (1848–1916) oparotasuna bizi izan zuten vienarrek. Baikortasun giro horretan, Vienako gizartean aurrerapenen eta berriztapen-nahiak nabariak ziren: askotariko pentsalariak biltzen ziren kafe-etxeetako solasaldietan eta zientzialarien eta beste adituen arteko topaldiak ere ohikoak ziren; modernotasunaren jaiotza ikusteko irrikan zeuden. Jarduera intelektual biziko garai horrek Lehen Mundu Gerraren hasiera arte iraun zuen Vienan, hots, 1914 arte; menia 1918ko azaroaren 3an sinatu zen, Schieleren ehorzketa egunean.