hezkuntza-edukia
Identitatea
- Izenburua:
- Identitatea
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta identitatea | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Erretratua eta autorretratua | Morala
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Sexualitatearen azterketa eta identitate pertsonalaren, niaren, bilaketa ohiko gaiak ziren artean eta literaturan. Schiele-rentzat, gizakia gorputz eta arimaren uztarketa zen, eta sarritan irudikatu zuen bere burua, baita emakumeak eta gazteak ere, biluzik eta jarrera lotsagabeetan, haien barnea agertzeko. Gizartearen goi-mailako taldeek moralaren zaindaritzat zuten euren burua, eta, hortaz, horrelako lanak arbuiatzen zituzten jendaurrean, nahiz eta etxean permisiboagoak izan. Gizarte-konbentzioei aurre egiteaz gain, Schieleren autorretratuek eta Anton Josef Trčka-k (1893–1940) eta Johannes Fischer-ek (1888–1955) argazkilari eta lagunek ateratako argazkiek artistak bere burua nola ikusten zuen agertzen dute: izaki berezia zen, gizarte arauei lotuta ez zegoena; batzuetan ez zuten ulertzen, bestetan idolotzat zuten.