hezkuntza-edukia
Abstrakzioa artean
- Izenburua:
- Abstrakzioa artean
- Erakusketa:
- Emakumeak abstrakziogile
- Gaiak:
- Emakumea artean | Argazkigintza | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Pinturagintza | Bigarren Mundu Gerra | Dantza | New York | Europa | Kazimir Malevich | Piet Mondrian | Vasily Kandinsky
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Keinu-pintura | Kolore-eremuko pintura
- Artelan motak:
- Instalazioa | Performance
XX. mendearen hasieran, munta handiko aldaketa politikoak zein sozialak gertatu ziren Europa osoan. Artearen eraldaketa-ahalmenaren eta arteak gizartea hobetzeko zuen gaitasunaren ideia nagusitu zen abangoardiako artisten artean. Kazimir Malevich, Vasily Kandisky eta Piet Mondrian artistak, besteak beste, aitzindariak izan ziren lengoaia abstraktuaren edo ez-objektiboaren erabileran, hau da, ez zioten erreferentziarik egiten mundu naturalari, emozio purua adierazteko xedez.
Bigarren Mundu Gerraren ondotik, espresionismo abstraktuaren mugimenduak —haren epizentroa New Yorken zegoen— giro artistiko estatubatuarra menderatu zuen, batez ere margolaritzaren arloan, eta keinuzko pintzelkadak eta kolore-eremuak nabarmenarazi zituen.
Nolanahi ere, erakusketa honetan ikusgai dagoen aukera-aniztasunak frogatzen du eredu artistiko nagusiaren bazterretan jardun zirela emakume artista ugari. Margotzeaz aparte, bestelako bitartekoak landu zituzten, hala nola dantza, performancea, argazkilaritza eta instalazioak, eta material xumeak baliatu zituzten: hondakinak, bonbillak, zelofana edo aurkitutako objektuak. Haiei esker hierarkia artistikoak iraultzeko modu berriak deskubritu ditugu.