Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

hezkuntza-edukia

Ehun-artea. Funtzionaltasunaren eta artisautzaren artean

Izenburua:
Ehun-artea. Funtzionaltasunaren eta artisautzaren artean
Erakusketa:
Emakumeak abstrakziogile
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Tamaina | Oihalak | Bauhaus Eskola | Ehungintza | AEB | Europa | Alemania
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Fiber Art
Teknikak:
Brodatua | Makramea | Patchwork
Artelan motak:
Artisautza | Tapiza
Aipatutako artistak:
Albers, Anni | Muñoz, Aurèlia

Antzinako teknika bat erabiltzea diseinu modernoak egiteko?

Ehungintza-lantegiak garapen garrantzitsua izan zuen Bauhaus eskolan. Han ibilitako artista batek, Anni Albers-ek, tapiz abstraktu bat sortu zuen 1929an. Zelofana, Chenille haria eta kotoia nahastuz, hautsa uxatzeko eta soinua isolatzeko balio zuen oihal-mota bat sortu zuen tapiz horretarako. Material horixe erabili zen Alemaniako Merkataritza Sindikatuen Eskola Federaleko (Bernau, Alemania) entzungelako hormak estaltzeko.

1970eko hamarkadaren hasieraz geroztik, Europako eta AEBko artistek pieza handi-handiak ehundu zituzten; artelan horiek Fiber Art izenburupean multzokatu ziren. Aurèlia Muñozek hainbat teknika baliatu zituen, hala nola patchworka eta brodatua; halaber, makrame-pieza erraldoiak egin zituen: Aireko izakia (1976) lanean, esaterako. Pieza horretan espazioa eta materia aztertu zituen, eta artisautza-teknika horrek espazioa egituratzeko eta eraikitzeko ematen dituen aukerak landu zituen.